Advanced Search
Search Results
11645 total results found
Dirua, txartelak eta bestelako objektu txikiak eramateko zorroa.
katanarru
Joan-etorriko kanporaketa bateko lehen partida.
joaneko partida
Joan-etorriko kanporaketa bateko bigarren partida.
etorriko partida
Bi jokalari edo kirol-taldetatik irabazlea ateratzeko prozedura, bi partidatan puntu, tanto edo gol gehien lortzen ditueanri erreparatuz.
joan-etorriko kanporaketa
Joan-etorriko kanporaketa.
joan eta etorriko kanporaketa
Tantaka gertatzen den jarioa.
tanta-jario
Likidoa tantaka isurtzeko beirazko tresna, batzuetan tantak erorarazteko estutu beharreko gomazko anpulua itsatsita duena.
tanta-kontagailu
Unibertsitate bat maila gorenean zuzentzen duen pertsona.
errektore
Irakaskuntza-barruti bateko kudeaketa-kargu gorena duen pertsona.
errektore
Parrokia bat zuzentzen duen apaiza.
erretore
Ikasten ari den pertsona.
ikastun
Asko ikasten duena.
ikastun
Mendian aske bizi ohi den Euskal Herriko eta inguruetako behi arraza; behi arraza horretako abere bakoitza.
betizu
Animalia bati buruz, izutia, erraz uxatzen dena, menderagaitza.
betizu
Pertsona bati buruz, gizarte harremanak saihesten dituena.
betizu
Herrialde bateko gobernuak nazioarteko harremanetan, beste herrialdeekiko alegia, garatzen duen politika.
kanpo politika
Pertsona edo talde batek ustez zerbait gaitzesgarria egiteagatik duen seinale edo marka, pertsona haienganako bazterketa edo diskriminazioa eragiten duena.
estigma
Pertsona edo talde bati buruz, euskaraz egiteari utzi eta hori galduta, erdaldun bilakatu, bereziki gaztelania edo frantsesa bereganatuz.
erdaldundu
Eremu edo erakunde batean, euskarak atzera egin eta gaztelera edo frantsesa hizkuntza nagusi bilakatu.
erdaldundu
Telekomunikazio-sare batez mintzatuz, hartara konektatzeko murrizketak edo baldintzak ezartzen dituena.
sare pribatu