Advanced Search
Search Results
9987 total results found
Lan fisikoa egiten duten langileen taldea.
eskulan
Aldagai estatistiko batek har ditzakeen balio edo modalitate desberdinetarako maiztasunak zehazten dituen adierazpidea, taula bidez edo grafikoki.
maiztasun-banaketa
Aldagai estatistiko bakun bati buruzko datuei dagozkien maiztasun metatuen irudikatzen dituen taula estatistikoa.
maiztasun metatuen banaketa
Histogramako gailurrak lerro batez lotuz eratzen den diagrama estatistikoa, aldagai estatistikoari dagokion maiztasunen banaketa tarteen barnean nolakoa izan daitekeen irudikatzen duena.
maiztasun-poligono
Maiztasun metatuen histogramatik eratortzen den maiztasun-poligonoa.
maiztasun metatuen poligono
Klase-tarte bakoitzeko maiztasun bakuna irudikatzen duen histograma.
maiztasun bakunen histograma
Maiztasun bakunen histogramatik eratortzen den maiztasun-poligonoa.
maiztasun bakunen poligono
Klase-tarte bakoitzeko maiztasun metatua irudikatzen duen histograma.
maiztasun metatuen histograma
<i>Bos taurus</i> espezieko abere larria, hausnarkaria eta adarduna.
behi
<i>Bos taurus</i> espezieko eme heldua, esnetarako eta haragitarako abere gisa baliatzen dena.
behi
Abeltzaintza.
abelzaintza
Zurtoin eta hosto diagrama.
zurtoin eta hosto grafiko
Aldagai kuantitatiboko datuak irudikatzen dituen grafikoa, datu bakoitzean zifra nagusiak (zurtoina) eta azken zifrak (hostoak) bereizi eta zurtoin berean dauden datuak biltzen dituena.
zurtoin eta hosto diagrama
Kaxa-diagrama.
kaxa eta biboteen diagrama
Kuartil arteko ibiltarte.
kuartil arteko hein
Kuartil arteko ibiltarte.
kuartil arteko tarte
Balio metatuak irudikatzen dituen grafikoa, zutabe batzuen edo haien gailurrak lotzen dituen lerro baten bitartez.
grafiko metakor
Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuetarako, haien kuboen batezbestekoaren erro kubikoa, datuen joera zentraleko neurri gisa erabiltzen dena.
batezbesteko kubiko
Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuen zentro, balio zentral edo erdigunea zenbatetsi egiten duen neurria.
joera zentraleko estatistiko
Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.
kaxa-diagrama