Advanced Search
Search Results
11663 total results found
Ikastetxe edo osasun-zentroei buruz, jabetza pribatukoak diren zentroen multzoa.
sare pribatu
Enpresek eta orokorrean merkataritza-sozietateek ekitaldi ekonomiko batean zehar lortutako mozkinengatik ordaindu beharreko zerga, mozkin horien portzentaje moduan kalkulatu ohi dena.
sozietateen gaineko zerga
Sozietateen gaineko zerga.
sozietateen zerga
Finantza-entitate batek pertsona baten esku, behar duenean erabiltzeko, jartzen duen diru-kopuruaren gehienezko zenbatekoa.
kreditu-muga
Estatu batek gerra egoera batean jaulkitzen dituen obligazio edo bonoa, gerrako behar ekonomikoak finantzatzeko.
gerrako obligazio
Konputagailu edo ordenagailuetan, eta beraz informatikan, oinarritutako teknika eta prozesuen garapen eta erabilera intentsiboa.
konputerizazio
Ameriketako Estatu Batuetako dolarra beste nazio bateko diru ofiziala bihurtzea.
dolarizazio
Zerbaiten ondorio kaltegarri eta txarrak bizi eta jasan, bereziki etsi gabe.
pairatu
Pertsona jakin batez mintzatuz, haren ikasketa berdinak egiten dituzten lagunetako bakoitza, bereziki irakasle berdina dutenean.
ikaskide
Elkarrekin eta lankidetzan ikastea.
ikaskidetza
Ikaskide izatea; elkarrekin ikasten duten pertsonen arteko harremana.
ikaskidetza
Ipurmasaila.
aldamu
Zerbaiten edo norbaiten aurka jardun, horri eraso egin edo horren erasoei aurre eginez.
borrokatu
Borrokatu, borroka egin.
burrukatu
Zerbaiten edo norbaiten aurka eraso egin edo haren erasoetatik babesteko bortizki jardun.
borroka egin
Erroak edo sustraiak egin.
erroztatu
Toki edo orokorrean esparru jakin batean iraunkorki kokatu.
erroztatu
Unibertsitateko fakultate bateko burua.
dekano
Elkarte, korporazio edo erakunde bateko kide zaharrena.
dekano
Yersinia pestis bakterioak sorrarazitako gaixotasun infekziosoa, bereziki Erdi Aroan Izurri Beltza izeneko izurrite izugarria eragiteagatik ezaguna.
izurri buboniko