Advanced Search
Search Results
636 total results found
Banaketa batean balio jakinetatik harago dauden muturreko datuei balio jakin horiek esleitu, muturretako datu horiek estatistikoen kalkuluan eragin dezaketen distortsioa saiheste aldera.
winsorizatu
Henri Theil (1924-2000) herbeheretar ekonomialariak garatutako indizea, errentaren kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen dena.
Theil-en indize
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazioa, beti norabide berean, gorantz edo beherantz, lineala nahiz ez-lineala izan daitekeena.
korrelazio monotoniko
Laginketa geruzatu.
ausazko laginketa geruzatu
Laginketa geruzatu.
zorizko laginketa geruzatu
Korrelazio ezaren egoera, korrelazio nulua.
inkorrelazio
Lagin estatistiko batetik populazio batera emaitzak zabaltzean gertatzen den errore sistematikoa, lagina behar bezala ez aukeratzeagatik edo lagineko datuetatik neurri desegokiak kalkulatzeag
alborapen
Banaketa estatistiko batean datuek aldagaiaren balio handi edo txikien eremura lerratzeko duten joera.
alborapen
Ikerketa estatistiko batean, aztertu nahi diren unitate, banako edo indibiduoen multzoa, bereziki hartatik lagin bat hautatu behar denean.
populazio estatistiko
Balio posibleak 0-1 tartean dituen banaketa uniforme jarraitua.
banaketa uniforme estandar
Datu multzo batean, lehenengo kuartilaren eta hirugarren kuartilaren batezbesteko aritmetiko sinplea, joera zentraleko neurri gisa erabiltzen dena.
kuartil arteko erdi-ibiltarte
Lagin estatistiko bat aztertu nahi den populazioaren adierazgarri izan dadin aintzat hartu beharreko alderdien multzoa, horri dagozkion erabaki eta ekintzekin batera.
lagin-diseinu
Aldagai batek gehitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
alderantzizko korrelazio
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoaz mintzatuz, aldagai batek gora egitean, beste aldagaiak ere orokorrean gora egiten dueneko egoera.
korrelazio zuzen
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio negatibo
Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat handitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
korrelazio positibo
Aldagai estatistiko kuantitatibo zenbait batera irudikatzen dituen diagrama estatistikoa.
sakabanatze-diagrama
Bi aldagairi buruzko baterako datuak kartesiar diagrama batean puntu banaz irudikatzen dituen diagrama estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioa esploratzeko erabiltzen dena.
puntu-hodei
Aldagai estatistiko batzuen baterako balioak irudikatzen dituen diagrama, aldagai bat handitzean bestea handitu edo txikitu egiten den ikusteko eratzen dena.
korrelazio-diagrama
Hiru aldagaiko baterako datuak irudikatzeko grafikoa, diagrama kartesiar batean oinarrituta bi aldagai eta haiei puntuen tamaina aldatuz, eta horrela burbuila itxurako objektuak sortuz, hirug
burbuila-diagrama