Advanced Search
Search Results
2360 total results found
Senide edo ahaideen multzoa.
senitarte
Guraso bereko anai-arrebetako bakoitza.
haurride
Liburu bilduma bat gordetzen duen leku, gela edo eraikina.
biblioteka
Delako liburu bilduma kudeatzen duen instituzioa, hark eskaintzen dituen zerbitzuekin batera.
biblioteka
Delako bilduma, bereziki film zaharrez osaturikoa, kontserbatu, kudeatu eta erakutsi egiten dituen erakundea.
filmoteka
Film edo pelikula zinematografikoen bilduma.
filmoteka
Film eta beste lan zinematografikoen bilduma eta hura kudeatu egiten duen erakundea.
zinemateka
Agur egiteko erabiltzen da.
hurren arte
Agur egiteko erabilia, elkar ikusteko hurrengo aldi bat izango delako ustean.
hurrengora arte
Barne-barnetik, atxikimenduz edo maitasunez.
mamiki
Egiten den zerbati buruz, ezer aurreikusi, planifikatu edo prestatu gabe.
huts edo bete
Nahasirik eta ordenarik gabe batera jarri dauden gauzen multzoa.
anabasa
Aldi bakar batean garbitu beharreko arropa multzoa.
lixiba
Denboran zehar gutxitzen doana.
degresibo
Gehitu egiten den gauza edo atala.
gehikin
Proposatu edo eskatzen den zuzenketa.
zuzenkizun
Ugaztun emearen kanpoko genitalen multzoa, emakumearen kasuan ezpain handiak, txikiak, baginaren sarrera, meatoa eta klitoria biltzen dituena.
bulba
Erabat beharrezkoa edo saihetsezina delarik.
ezinbestean
Beste guztiari buruz.
bestelakoan
Sobratzen den kantitatea.
haborokin