Advanced Search
Search Results
673 total results found
Armak egitea lanbidetzat duen pertsona.
armagin
Armak ekoizten dituen industria-jarduera.
armagintza
Laborantza tekniketan aditua den pertsona.
agronomo
Nekazaritza edo laborantzarako teknikak ikertu, garatu eta aplikatu egiten dituen jakintza-arloa.
agronomia
Kalean edo etxez etxe lan egiten duen zorrotzailea.
txorroskilero
Ebakitzeko tresnak zorroztea lanbide duen pertsona.
zorrotzaile
Zorrozteko tresna.
zorrozkailu
Txorroskiloa.
zorrozkailu
Arkatzak zorrozteko tresna.
txorroskilo
Toki, gauza edo pertsona bat zaintzen duena.
zaintzaile
Astro edo arizagien ezaugarri fisikoak, horien jatorria eta eboluzioa aztertzen dituen astronomiaren eta fisikaren adarra.
astrofisika
Aireontzi edo airean ibiltzen diren ibilgailuei buruzko zientzia eta teknika.
aeronautika
Aireontziak ekoitzi eta haien mantentze-lana egiten duen industria.
aeronautika
Airean ibiltzen den motorrezko ibilgailua, hegoak dituena.
hegazkin
Audio edo bideozko eduki analogiko edo digitala entzun edo ikusteko erabiltzen den gailu.
erreproduzigailu
<i>Turdus</i> generoko hegaztia, luma beltzak eta moko laranja edo horia duena.
zozo
Erakunde batean diru-ordainketak egin eta kobrantzak jasotzeko ardura duen pertsona; erakunde bateko dirua eta ondasunak administratzen dituen pertsona.
diruzain
Ateetan eta leihoetan jartzen den metalezko barra txikia, markoan edo beste egitura batean finkatutako beste begidun pieza batetik sartuz, atea edo leihoa itxita edukitzeko erabiltzen dena.
kisketa
Kaleak garbitzea lanbide duen pertsona.
kale-garbitzaile
Garraiobideetan bidaiatzeko txartelak kontrolatzen dituen langilea.
txartel-zulatzaile