Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2715 total results found

XIX-XX. mende bitartean Espainian garatu zen Afrikaren inguruko mugimendu kultural eta politikoa, lurralde hori ezagutzeko kutsu intelektuala eta orobat asmo kolonizatzaileak izan zituena.

afrikanismo

Esparrua
historia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
africanismo

Hosto luze mamitsu eta arantzadunak dituen Agavaceae familiako landarea, zeinarekin zukutik gozagarriak, tekila eta beste edari bizi batzuk egiten diren.

agabe

Esparrua
botanika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
ágave

Eskualde euritsuetako oihan edo baso itxia, latitude tropikaletakoa (euri-oihan tropikala) nahiz zona epeletakoa (baso epela), landare eta zuhaitz onbrofilo eta esziofiloen habitata dena.

euri-oihan

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
bosque húmedo
Esparrua
botanika

Pertsonak ingurune sozial batean integratzeko prozesua eta horren ondorioa, beste pertsonekin dituen harremanak eta haren ongizatea garatuz.

inklusio

Esparrua
soziologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
inclusión [social]

Talde, elkarte eta erakunde batzuetan, haietako kideen batzarra, gaiak eztabaidatu eta erabakiak hartzeko egiten dena.

asanblada

Sinonimoak
biltzar
Sinonimoak
batzar
Sinonimoak
asanblea
Gaztelaniaz
asamblea
Kategoria gramatikala
izen

Hortzetako gaitza, bakterioek eragindakoa, hortzetan zuloak sorrarazi eta mina eta azkenean hortzak erortzea eragiten dituena.

txantxar

Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
caries

Higitu edo mugitu ezin daitezkeen ondasunak, lurrari atxikiak, hala nola lursailak, haietako lurrazpiak eta haien gainean altxatutako eraikinak, haietan dauden ur-masa eta ur-lasterrekin barn

ondasun higiezin

Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
funts-ondasun
Esparrua
zuzenbidea
Gaztelaniaz
bien inmueble

Ikuskizunak eta ikusentzunezko lanak garatzeko behar diren baliabideak jarri eta kudeatu.

ekoitzi

Sinonimoak
produzitu
Kategoria gramatikala
aditza
Gaztelaniaz
producir [espectáculos, ...]

Jai batean kalez kale eta musikak lagunduta egiten den ibilaldi jendetsu eta alaia.

kalejira

Tesaurus
jaiak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
kalejira

Antzezlan eta filmetan, eszenatokian garatu beharreko ekintzak, mugimenduak eta efektuak zuzentzen dituena, zuzendariaren agindupean.

errejidore

Esparrua
zaharra
Zer
lanbideak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
regidor [espectáculo]

Hezkuntza-ziklo bakoitzean, administrazio zentralak horren eduki eta ebaluazioari buruz arautu egiten dituen irakasgai derrigorrezko eta nagusia.

irakasgai tronkal

Gaztelaniaz
asignatura troncal
Esparrua
hezkuntza
Kategoria gramatikala
izena

Herritarrak ordezkatzen dituzten parlamentari izeneko ordezkari politikoek osaturiko erakunde nagusia, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartu eta gobernuaren kontrola egiten duena.

parlamentu

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
politikoa
Sinonimoak
legebiltzar
Gaztelaniaz
parlamento

Legeak proposatu eta onartzeko boterea eta gobernuaren kontrolaren eskumena duen erakunde politikoa, herritarren borondatea ordezkatzen duten hautetsiek osatua.

legebiltzar

Sinonimoak
parlamentu
Esparrua
politika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
parlamento

Izakinen bolumena une oro kontrolatzen dituen inbentarioa, sarrerak eta irteerak denbora errealean jasoz eta erregistratuz.

etengabeko inbentario

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
inventario permanente
Esparrua
enpresa

Araua edo arau multzo bat osatu eta ezartzeko ekintza eta horren ondorioa.

arauketa

Gaztelaniaz
reglamentación
Esparrua
zuzenbidea
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
regulación

Binarismo sexuala eta beste sexuko pertsonenganako orientazio sexuala baieztatu eta inposatzen dituen araua.

zisheteroarau

Esparrua
sexologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
cisheteronorma

Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona, bere lanpostuari dagozkion lehiaketa eta oposizioa gainditu eta gero.

funtzionario

Esparrua
administrazioa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
funcionario

Hizkuntzaren erabilera eta aldakortasuna, beste gizarte faktore batzuekin elkar harremanetan, gaitzat dituen azterketa eta arakatze-lana.

ikerketa soziolinguistiko

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza
Gaztelaniaz
investigación sociolingüística

Herri indigena batzuetan, klan, tribu eta gizarte-klase jakin bat irudikatzen duen izaki biziduna edo gauza, zeinarekin harreman sinboliko eta espiritual berezia eratzen den.

totem

Esparrua
antropologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
totem

Botikak, txertoak eta osasun-tratamenduak seguru eta eraginkorrak diren aztertzeko saio, esperimentu edo ikerketa.

saio kliniko

Esparrua
medikuntza
Kategoria gramatikala
izena
Ingelesez
clinical trial
Gaztelaniaz
ensayo clínico