Advanced Search
Search Results
11160 total results found
Ingurumenean sorrarazi duen kaltea konpentsatu edo besterik gabe ingurumena babesteko ekintzen kostua estaltzeko tasa edo zerga.
ekotasa
Autokraziaz edo pertsona bakar baten borondatez gobernaturik dagoena.
autokratiko
Autokraziari dagokiona.
autokratiko
Enpresak batek lortzen dirtuen mozkinen proportzio edo portzentajea baliabide propioekin alderaturik.
errentagarritasun finantzario
Interferitzeko ekintza eta horren ondorioa.
interferentzia
Zerbaiten berezko garapenerako oztopo, traba edo zailtasuna.
interferentzia
Seinale elektromagnetiko batek beste batekin bat egitean eragiten duen distortsio edo kutsadura-efektua.
interferentzia
Zehaztu egiten duena.
zehaztaile
Zuzentasunez eta naturaltasunez mintzatu eta komunikatzen den euskal hiztuna.
euskaldun garbi
Alde guztietatik euskalduna den eta euskal jatorria duen pertsona.
euskaldun garbi
Erakunde batean ideologia alde batera utzirik irizpide teknikoak aplikatzeko eskumen edo botere zabalak dituen pertsona.
teknokrata
Teknokraziari dagokiona.
teknokrata
Estatuaren agintearen eta beste egitura hierarkiko eta burokratikoen aurkako doktrina politikoa, demokrazia zuzena eta autogestioa aldezten dituena besteak beste.
anarkismo
Anarkismoaren jarraitzailea; zehazki, agintearen, hierarkien eta burokrazien aurka eta askatasun indibidual eta kolektibo erradikalaren alde dagoen pertsona.
anarkista
Anarkismoari dagokiona.
anarkista
Narrazio bati buruz, episodio edo gertaera batzuk biltzen dituena, bereziki haien arteko loturarik ez dagoenean.
episodiko
Noizean behin edo gutxitan gertatzen dena.
episodiko
Beste bat bezalakoa ez izaetagatik edo hark duena ez edukitzeagatik sentitzen den ezinegonezko emozio edo sentimendua, bestearentzat kaltea irrikatzera daramana.
inbidia
Sobietar Batasuneko armada.
Armada Gorria
Aginte handia duen pertsdona; oso aberatsa den pertsona.
handiki