Advanced Search
Search Results
11666 total results found
Erabakiak autonomiaz edo independentziaz hartzen diren esparrua.
erabakigune
Asiako Hegoekialdeko, Indiako Ozeanoko eta Ozeaniako lurralde eta uhardtedi batzuk biltzen dituen eskualde soziogeografikoa, jatorri, hizkuntza eta kultura komunak biltzen dituena.
Austronesia
Itsas edo ibai-portua duen hiria.
portu-hiri
Ibai bateko ertzean kokaturik dagoen portua.
ibai-portu
Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.
edukiontzi
Kaleetan zaborrak eta gai berziklagarriak sartzeko erabili ohi diren tamaina ertaineko ontziak.
edukiontzi
Zerbaiten balioa edo kategoria ezartzeko zehazten diren irizpide sistematikoen multzoa, gehienetan zerrenda edo taula moduan antolaturik.
baremo
Baremo bat zehaztu eta ezartzearen ekintza eta horren ondorioa, bereziki pertsona baten merituak edo kalifikazioa, entitate edo proiektu baten kalifikazioa zehazte aldera.
baremazio
Irizpide edo parametro berriekin egiten den baremazio edo kuantifikazio-irizpideak, zerbait sailkatze aldera.
birbaremazio
Pankrea erasaten duen patologia, bereziki kronikoa edo larria denean.
pankreopatia
Pankrearen hantura.
pankreatitis
Aldi edo kasu gehienetan.
maizenik
Berarengandik espero den leialtasunez edo leialtasun hori hautsiz jokatzen duena.
traidore
Landareak eta loreak irudikatzen dituzten apaingarri artistikoetako bakoitza eta horien multzoa.
fitaria
Miguel Unamuno (1864-1936) bilbotar filosofoari dagokiona.
unamunotar
Pertsona batez mintzatuz, errealitatetik at bizi dena.
nefelibata
Errusiar Inperioan XIX. mendean sortutako islamaren korronte berritzailea, besteak beste beste erlijioekiko tolerantzia aldarrikatzen zuena.
jadidismo
Animalia txikia, gehienetan intsektua.
zomorro
Beste baten itxura hartzeko aurpegiaren gainean janzten den estalkia.
zomorro
Delako estalkiarekin jantzitako pertsona.
zomorro