Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Ordubeteko klase edo eskola.
ikastordu
Klaseak edo eskolak, orokorrean.
ikastordu
Hizkuntza baten irakaskuntzan, mintzamena lantzeko saio praktikoen multzoa.
mintzapraktika
Ikasketa-aldia, ikasten den denbora.
ikastaldi
Ikastaro.
ikastaldi
Eskolan ematen den irakaskuntza-ordua.
eskola-ordu
Eskolan garatzen diren irakaskuntza-orduen multzoa.
eskola-ordu
Hauteskundeak ospatu diren egunaren ondorengo gaua, non botoen zenbaketa egiten den eta ordezkari eta analista politikoek emaitzen balorazioa egiten duten.
hauteskunde-gau
Kopuru absolutuan urte batetik bestera edo epe luzean zehar igotzen ez den soldata eta beraz inflazio-egoeretan langilearen erosteko ahalmena kaltetzen duena.
soldata izoztu
Emakumeen aurpegia edo burua kultura eta erritu batzuetan estaltzen duen oihal-zatia.
belo
Zerbait estali, ezkutatu edo dismulatzeko erabiltzen den jokaera.
belo
Zerbaiti itsatsi edo harekin bat egiteko joera duena.
itsaskor
Gaitz, jokabide edo praktika bati buruz, kutsakorra edo transmititzen dena.
itsaskor
Txirrindulariek lasterketak abiadura handian egiteko pista berezia, forma biribilekoa eta bihurguneetan goragunea duena.
belodromo
Txorimaloa.
belezomorro
Aurpegian jartzen den mozorrotzeko maskara.
betzomorro
Airean lurra ukitu gabe eseki edo zintzilik, aldi berean batera eta bestera kulunkatzen dena.
dilindan
Zalantzan.
dilindan
Administrazio publikoek pertsona fisiko edo juridiko bati hura babestu edo interes publikoa izan dezakeen ekimen bat aurrera eramateko esleitzen dioten prestazio edo abantaila ekonomikoa.
laguntza publiko
Beharrezkoa dena eginez gero lor daitekeena.
egingarri