Advanced Search
Search Results
10521 total results found
Grafo batean, erpin jakin batera heltzen den ertza.
ertz intzidente
Grafo batean, ertz batez zuzenean loturik dauden erpinak.
alboko erpin
Dokumentu administratibo batean, zuzenketa bat egiteko diligentzia edo izapidea.
zuzenketa-eginbide
Programa batean, ezarritako baldintzak bete arte behin eta berriz errepikatzen den agindu segida.
begizta
Grafo batean, abiapuntuko eta helmugako erpin bera duen ertza.
begizta
Fono bakar batez ahoskatzen diren elkarren segidako bi letren multzoa.
digrafo
Grafo zuzendua.
digrafo
Ertzek erpin batetik bestera zentzu bakar bat duteneko grafoa.
grafo zuzendu
Erpin guztiak bide batez loturik dituen grafoa.
grafo konexu
Grafo konexu.
grafo konektatu
Erpinak bi multzo bereizitan banaturik dituen grafoa, non multzo bakoitzeko erpinak lotzen dituen ertzik ez dagoen.
alderdi biko grafo
Grafo bateko bi nodo edo erpin lotzen dituen erlazioa.
ertz
Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa, lagin-tamaina infiniturantz doanean, ia ziurtasun osoz haietako bakoitzaren batezbestekoarekin bat datorrela baieztatzen duen teorema.
zenbaki handien lege sendo
Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa banaketaren batezbestekotik desbideratzeko probabilitatea, segida luzatzean nahi bezain txikia izango dela baieztatzen duen teorema.
zenbaki handien lege ahul
Jarraitzaile.
jarraikile
Konbergentzia estokastiko.
zorizko aldagaien konbergentzia
Zorizko aldagaien segida batean, segida luzatu ahala, emaitza aparteko baten probabilitatea nahi bezain txikia deneko konbergentzia estokastiko mota.
probabilitatezko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida bat luzatu ahala zorizko aldagai jakin baterantz hurbiltzen deneko konbergentzia estokastiko mota bat.
banaketazko konbergentzia
Banaketazko konbergentzia.
legezko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida bat luzatu ahala, zorizko aldagaia balio batera hurbiltzen deneko konbergentzia estokastiko mota, non balio hori hartzeko probabilitatea nulua izateko joera duen.
konbergentzia ia-ziur