Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Erabakiak hartu eta aginduak betearazteko ahalmen berezia duen pertsona.
komisario
Etnia baten sorrera-prozesua.
etnogenesi
Zerbaitek gune batean kolpe batengatik duen sakonunea.
mailatune
Bira egiten duen zerbaiten erdiguneko elementua edo lerro irudikaria.
ardatz
Zerbaiten erdigunea den lerroa.
ardatz
Lan edo proiektu baten ideia edo kontzeptu garrantzitsuena.
ardatz
Aho zabaleko eta ipurdi estuko ontzi alderantzikatuaren forma duen metalezko tresna, barruan mihi batez hornitua, astinduz gero danbadak sorrarazten dituena mihia ontziaren aurka jotzean.
kanpai
Kanpaiak sortzen duen soinua.
kanpai
Kanpai forma duen edozein objektu edo pieza.
kanpai
Txirrinak sorrarazten duen hotsa.
txirrin
Etxeetako atarietan egoten den tresna elektrikoa, botoi bat sakatuta soinu sorta azkarra sorraraziz barruan daudenei deitzeko erabiltzen dena.
txirrin
Txirrina jotzeko botoia.
txirrin
Mitologia anitzetako itsasoko izakia, emakume itxurakoa baina sabelaldea eta buztana, hanken ordez, arrainarenak dituena.
sirena
Soinu ozen, sarkor eta luzea sortzen duen gailua, arriskuaz ohartarazteko edota beste zerbaiten seinale erabiltzen dena; delako gailuak ateratzen duen hotsa.
sirena
Pertsona bati egindako okerrez ohartarazi eta horiek zuzendu.
burua bi belarrien artean jarri
Animalia baten buztana edo isatsa.
aila
Fruitu baten pedunkulu edo txortena.
aila
Pertsona batek finantza-entitate batean ezartzen duen diru-aurrezkia, epe jakin baterako eta interesen trukean.
aurrezki-gordailu
Liburu txikia, orrialde gutxikoa edo orri-tamaina txikikoa.
liburuxka
Diru-kontuak eta oharrak idatzi edo beste zerbaiten jarraipena edo kontrola egiteko erabiltzen den liburuxka.
kartilla