Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

14006 total results found

Ur gazi naturalaren masa handia, Lurra planetako azalaren zati handiena estaltzen duena.

itsaso

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
mar [general, a nivel planetario]

Geografikoki mugatu eta izendatzen den ur gaziaren masa.

itsaso

Gaztelaniaz
mar [concreto]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geografia

Gogoaren asebetetzeak dakarren emozio eta sentimendua.

poz

Gaztelaniaz
gozo
Gaztelaniaz
alegría
Kategoria gramatikala
izena

Hego Amerikako ipa mendebaldeko herrialdea, Venezuela, Brasil, Ekuador eta Perurekin muga egin eta kostaldeak dituena Karibe itsasoan eta Ozeano Barean.

Kolonbia

Gaztelaniaz
Colombia
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
geografia
Zer
herrialdeak

Koch-en baziloak eragindako gaixotasuna, gehienetan birikak erasaten dituena.

tuberkulosi

Gaztelaniaz
tuberculosis
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza
Zer
gaixotasunak

Zentzumenez zerbait hauteman edo sumatzea.

esperientzia

Gaztelaniaz
experiencia [percepción]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
filosofia

Jarduera batean arituz eskuratzen den trebakuntza.

esperientzia

Gaztelaniaz
experiencia [profesional]
Kategoria gramatikala
izena

Bizitzak eta horren gorabeherek ematen duten jakinduria.

esperientzia

Gaztelaniaz
experiencia [conocimiento vital]
Kategoria gramatikala
izena

Liburutegi eta antzekoetan, liburuak, diskoak edo bestelako artikuluak pertsona partikularrei maileguan uzteko eskaintzen den zerbitzua; horretarako antolakuntza eta azpiegitura.

mailegu-zerbitzu

Gaztelaniaz
servicio de préstamo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
biblioteka

Baltikoko eta Herbehereetako hiriek XIV. mendean abiarazi zuten konfederazio edo elkartea, hiri horietako merkataritza-interesak babestu eta sustatzea helburu zuena.

Hansa

Gaztelaniaz
Liga Hanseática
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
historia

Auzi batean inoren edo ezeren alde edo aurka ez dagoena.

inpartzial

Gaztelaniaz
inparcial
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Inpartziala edo inoren edo ezeren alde edo aurkakoa ez denaren nolakotasuna.

inpartzialtasun

Kategoria gramatikala
izen
Kide
inpartzial
Gaztelaniaz
imparcialidad

Desegin edo suntsitzen joan.

narriatu

Gaztelaniaz
gastarse
Gaztelaniaz
deteriorarse
Gaztelaniaz
degradarse
Kategoria gramatikala
aditza
Sinonimoak
higatu

Zuberoako iparraldeko eskualdea, Ühaitza ibaiaren behe-ibilguko lurraldean kokatzen diren herriek osatua.

Pettarra

Gaztelaniaz
Baja Zuberoa
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
toponimoa

Akatsak eragin.

akastu

Gaztelaniaz
mellar
Gaztelaniaz
quebrar
Gaztelaniaz
desafilar
Kategoria gramatikala
aditza

Elkarrekin ari diren pertsonei buruz, bata bestearen aurrean.

buruz buru

Gaztelaniaz
mano a mano
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Sinonimoak
bekoz beko
Sinonimoak
aurrez aurre

Bata bestearen aurka, gorputzarekin indar eginez.

buruz buru

Gaztelaniaz
cuerpo a cuerpo
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Sinonimoak
gorputzez gorputz

Pilota jokoan, banaka, pilotari bat beste baten aurka.

buruz buru

Gaztelaniaz
mano a mano [en el juego de pelota, uno contra uno]
Kategoria gramatikala
aditzondoa

Alde batetik bestera, hasieratik bukaerara.

buruz buru

Gaztelaniaz
de cabo a rabo
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Sinonimoak
goitik behera
Sinonimoak
bururen buru
Sinonimoak
hasi eta akabo
Sinonimoak
hasi eta buka

Aldi berean.

buruz buru

Gaztelaniaz
a la par [a un tiempo]
Kategoria gramatikala
aditzondoa