Advanced Search
Search Results
10889 total results found
Antzinako Erroman, hiru pertsonak osatzen zuten magistratura.
triunbiratu
Hiri pertsonek osaturiko agintaritza- edo zuzendaritza-organoa.
triunbiratu
Bertsolariak paperean idatzi duen bertsoa, bat-batean plazan kantatu ez duena.
bertso jarri
Bertsolaritzaren tradizioan, garai batean bertsoekin idatziriko paperezko orria, kalean saldu eta jendartean eskuz esku pasatzen zena.
bertsopaper
Idatzita, hots, inprobisatu edo bat-batean kantatu gabe, eman den bertsoa.
bertsopaper
Saltzeko prest eta erosteko eskuragarri.
salgai
Zerbait saldu eta aldi berean beste norbaitek erosteko ekintza.
salerosketa
Herentzia batean biltzen diren ondasun, eskubide eta obligazio guztien titularra dena.
oinordeko unibertsal
Oinordeko unibertsala.
jaraunsle unibertsal
Mundu osoari edo kategoria bateko elementu guztiak biltzen dituela, unibertsala edo orokorra denaren nolakotasuna.
unibertsaltasun
Salbuespenik gabe jende guztiarentzat denaren nolakotasuna.
unibertsaltasun
Unibertsaltasuna.
unibertsalitate
Osotasun bateko alderdi guztiak aintzat hartzen dituen ikuspuntua.
planteamendu integral
Eguzkia ez den beste izar baten inguruan orbita duen planeta; eguzki-sistematik kanpoko planeta.
exoplaneta
Planeta-sistemen sorreran eta garapenean, materia bilduz sortzen diren gorputz txikiak, haiek berriz ere bilduz planetak osatzeko materia ekartzen dutenak.
planetesimal
Kanpotik gorputz edo substantzia baten tenperatura neurtzeko gailua.
pirometro
Haizearen abiadura neurtzeko gailua.
anemometro
Espazio-ontzi bateko tripulatzailea.
astronauta
Espazio-ontziei buruzko zientzia eta teknologia.
astronautika
Gailu optiko batetik ikustean gertatzen diren akats eta distortsioetako bakoitza.
aberrazio optiko