Advanced Search
Search Results
8948 total results found
Ibili edo zerbait egin ahal izateko, ilunpetan edo ikusmena erabili gabe eta ukimena, bereziki eskuetan, baliatuz, gehienetan baldarki.
haztaka
Hegan egiten duena.
hegalari
Pertsonei buruz, bertakoa.
hemengotar
Atzoko egunaren bezperan edo aurreko egunean.
herenegun
Heteropatriarkatuaren ideologia, jarrera eta jokabideak jarraitu, haiekin bat etorri edo haiei dagokiona.
heteropatriarkal
Hilabetero argitaratzen den aldizkaria.
hilabetekari
Sufriarazi, oinazea eragin.
hilduratu
Nork bere buruari mina eragin, grinak baretzeko.
hilduratu
Esanahi eta gramatika-erabilera jakina duen hizkuntza-unitatea.
hitz
Unitate horren adierazpen idatzizkoa.
hitz
Hitzaldi, elkarrizketa edo eztabaida batean ikutu edo lantzen den gaia.
hizpide
Aurretik adierazitakoa kontuan hartuz.
horiek horrela
Aurrez adierazitakoa baieztatu edo nabarmentzeko.
horixe baietz
Pareta eta teilatuetan hotz handia egiten duenean sortzen diren horma edo gela zati zintzilikariak.
hormaziri
Bidaia, egonaldi luze bat edo beste zerbaitetarako beharrezkoak diren gauzen multzoa.
hornizio
Aurretik adierazitakoa gertatu edo egia izango balitz.
horretara ezkero
Adierazitako arrazoi horregatik hain zuzen.
horrexegatik
Zehaztu gabeko inguruko toki batean.
hortik zehar
Hortzak edo hortzen antzeko koska erregularrak dituena.
horzdun
Hurreratu, hurbildu, gerturatu.
hurrandu