Advanced Search
Search Results
10396 total results found
Atzoko egunaren bezperan edo aurreko egunean.
herenegun
Heteropatriarkatuaren ideologia, jarrera eta jokabideak jarraitu, haiekin bat etorri edo haiei dagokiona.
heteropatriarkal
Hilabetero argitaratzen den aldizkaria.
hilabetekari
Sufriarazi, oinazea eragin.
hilduratu
Nork bere buruari mina eragin, grinak baretzeko.
hilduratu
Esanahi eta gramatika-erabilera jakina duen hizkuntza-unitatea.
hitz
Unitate horren adierazpen idatzizkoa.
hitz
Hitzaldi, elkarrizketa edo eztabaida batean ikutu edo lantzen den gaia.
hizpide
Aurretik adierazitakoa kontuan hartuz.
horiek horrela
Aurrez adierazitakoa baieztatu edo nabarmentzeko.
horixe baietz
Pareta eta teilatuetan hotz handia egiten duenean sortzen diren horma edo gela zati zintzilikariak.
hormaziri
Bidaia, egonaldi luze bat edo beste zerbaitetarako beharrezkoak diren gauzen multzoa.
hornizio
Aurretik adierazitakoa gertatu edo egia izango balitz.
horretara ezkero
Adierazitako arrazoi horregatik hain zuzen.
horrexegatik
Zehaztu gabeko inguruko toki batean.
hortik zehar
Hortzak edo hortzen antzeko koska erregularrak dituena.
horzdun
Hurreratu, hurbildu, gerturatu.
hurrandu
Emandako bi zerrendetan, zerrenda bateko elementuetako bakoitza beste zerrendan leku berean dagoen elementu batekin loturik dagoela adierazteko.
hurrenik hurren
Toki batetik, zerbaitetik edo norbaitengandik hurbil edo hurbilago etorri.
hurreratu
Tarte hutsa, etenaldia (denborari buruz), hutsunea (espazioari buruz).
hutsarte