Advanced Search
Search Results
1155 total results found
Pertsona batez mintzatuz, etsai edo haserreturik daudenak adiskitzen dituena.
adiskidetzaile
Zerbaiti estu eta esentzialki loturik dagoena; zerbaiten osagarri beharrezkoa.
adjuntu
Antzinako Greziako Aristoteles filosofoari dagokiona; Aristotelesen filosofiarena dena edo haren filosofiatik eratortzen dena.
aristoteliar
Erreakzio kimiko batean elektroi bat emanez elektroizale deritzonarekin lotura egiten duen espezie kimikoa.
nukleozale
Erreakzio kimiko batean elektroi pare bat bereganatuz nukleozale deritzon beste espezie batekin lotura egiten duen espezie kimikoa.
elektroizale
Guztiz harrigarria, inoiz edo gutxitan aditu edo gertatu dena.
ez-aditu
Sistema, prozesu edo eremu fisiko bati buruz, beroaren transferentzia ahalbidetzen ez duena.
adiabatiko
Eskultura bati buruz, urrez eta boliz estalitako zurez egindakoa; delako eskultura-teknikari dagokiona.
kriselefantino
Epela baino zertxobait hotzagoa.
hotzil
Grina edo garrik gabekoa.
hotzil
Zikoitz, xuhurra.
esku-eutsi
Benidormgoa; Benidormi dagokiona.
benidormdar
Benidormgo herritarra.
benidormdar
Magrebeko herritarra.
magrebtar
Magrebekoa; Magreb eskualdeari dagokiona.
magrebtar
Magrebtar.
magrebiar
Agrokimikari dagokiona, agrokimikakoa.
agrokimiko
Kimikakoa, kimikari dagokiona.
kimiko
Aldagai anitzekoa, bi aldagai baino gehiago jaso eta batera aztertzen dituena.
multibariatu
Aldagai bakarrekoa, aldagai bakarra jaso eta aztertzen duena, beste aldagaiekin duen erlazioari erreparatu gabe.
unibariatu