Advanced Search
Search Results
1766 total results found
Aldi bakar batean garbitu beharreko arropa multzoa.
lixiba
Denboran zehar gutxitzen doana.
degresibo
Gehitu egiten den gauza edo atala.
gehikin
Proposatu edo eskatzen den zuzenketa.
zuzenkizun
Ugaztun emearen kanpoko genitalen multzoa, emakumearen kasuan ezpain handiak, txikiak, baginaren sarrera, meatoa eta klitoria biltzen dituena.
bulba
Ondasun higiezin bat, hala nola etxe eta lur-saila, errentan ematen duena.
errentatzaile
Erabat beharrezkoa edo saihetsezina delarik.
ezinbestean
Beste guztiari buruz.
bestelakoan
Sobratzen den kantitatea.
haborokin
Laguntza edo babesa eman.
urgatzi
Urgazteko ekintza eta horren ondorioa.
urgazpen
Etekinik ematen ez duena.
inproduktibo
Sukaldeetan ontziak, elikagaiak eta bestelakoak garbitzeko erabiltzen den harri, metal edo zeramikazko ontzia, iturri batez horniturik egoten dena.
sukaltarri
Azkartasunez.
azkarkiro
Kalte fisiko edo pertsonala eragiten duen ustekabeko eta zorizko gertaera.
istripu
Duela denbora gutxi.
oraindik orain
Gai, produktu eta energia-iturri bat azken kontsumitzaileei helarazteko sare moduan antolaturik dagoen azpiegitura, gehienetan hoditeriaz osatua.
hornidura-sare
Delako lurraldean garatutako kultura eta historia soziala, zentzu zabalenean.
Mendebalde Urrun
Ameriketako Estatu Batuetan, XIX. mendean Misisipi ibaitik Ozeano Bareko kostaldera zabaltzen zen lurraldea, herrialdeko mugak zabaldu zituena.
Mendebalde Urrun
Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
aldagai dependente