Advanced Search
Search Results
673 total results found
Beste baten ilea orrazten duena.
orraztaile
Zerbait zaindu, gorde edo kontrolatu egiten duena.
begiratzaile
Biologiaren aplikazioa nekazaritzara, produktibitatea gehitu eta ekosistema zaintzeko helburuarekin.
agrobiologia
Lursailak mugatu eta haien azalera neurtzen duen langile aditua.
lur-neurtzaile
Lursailak neurtu eta egindako neurketen arabera mugatu egiten dituen aditua.
agrimentsore
Ahuakate izeneko fruitua ematen duen zuhaitza (<i>Persea gratissima</i>).
ahuakateondo
Sagarretatik sagardoa ekoizten duen pertsona.
sagardogile
Aingurak egiten dituen pertsona.
ainguragile
Mahatsetik ardoa ekoitzen duen pertsona.
ardogile
Mahatsondoak hazi eta zaindu egiten dituen pertsona.
mahastizain
Besteei bizarra eginez bizimodua ateratzen duen pertsona.
bizargile
Olerkiak ondu eta idazten dituen idazlea.
olerkari
Zuhaitzak bota edo moztu, haietatik egurra egin eta saltzen duen langilea.
egurgile
Buztinezko eltzeak eta bestelako ontziak egiten dituen pertsona.
eltzegile
Buztinezko objektuak, bereziki ontziak, egiten dituen pertsona.
buztinlari
Ontziak, bereziki buztinezkoak, egiten dituen pertsona.
ontzigile
Itsasontziak eraikitzen dituen pertsona.
ontzigile
Buztinezko gauzak egiteko lanbidea.
buztingintza
Entzefaloa eta organo sentsorialak bere barnean dituzten buruko hezurren multzoa.
burezur
Ornodunen eskeletoaren ardatz luzea, enborraren atzealdean, orno izeneko hezur txikiez osatua, eta gorputza eutsi eta bizkarrezur-muina babesteko funtzioak dituena.
bizkarrezur