Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
segmentu
Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
segmentu
Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.
segmentu
Heretikoa.
hereje
Erlijio bateko jarraitzailea izanik ere, horren doktrina edo gutxienez dogma batzuk ukatzen dituen pertsona.
heretiko
Eskola filosofiko, ekonomiko edo beste jakintza arlo bateko printzipio edo dogma batzuk kolokan jartzen dituen pertsona; erakunde bateko printzipio edo oinarriak hausten dituen pertsona.
heretiko
Tranpa edo iruzurra egiteko joera duena.
maulati
Liturgia edo erlijio-kultu bateko zeremonia edo errituei dagokiena.
liturgiko
Oso nekatuta.
neka-neka eginda
Guztiz nekatuta.
leher eginda
Lorearen pistiloaren goialdea, polena jasotzen duena.
estigma
Bidaiarien garraioan, prestazio apalagoak eskaintzen dituen tarifa merkea.
klase ekonomiko
Epikuro filosofoaren doktrinaren jarraitzailea.
epikurotar
Epikurotar.
epikuroar
Jainkoa erdigune edo funts gisa hartzen duena; teozentrismoari dagokiona.
teozentriko
Lurraren goi ipar latitudeetan zabaltzen den konifera-basoak harturiko bioma.
taiga
Hustutako lurraldeak berriz ere jendez betetzeko prozesua eta horren ondorioa.
birpopulaketa
Diskriminazioaren eta bazterketaren eraginez, pertsonak eta taldeak beste gizarte talde batzuetatik bereizi.
segregatu
Gauza, gai edo entitateren bat beste batzuetatik banandu.
segregatu
Masa edo multzo batetik banandu den gauza edo entitatea.
segregatu