Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Zerbaiten muga, zenbateko gisa adierazita.
zenbaterainokotasun
Zerbait noraino heltzen den.
norainokotasun
Norbaiten aurka haserre, sumin edo amorruzko aldartea izan.
haserretu
Jende-talde handi samar batentzako otorduak egiteko tokia eta instalakuntza, ikastetxe, lantegi eta kidekoetan egoten dena.
jantoki
Lanbide batean jarduteko jarraitu beharreko printzipio, balio eta arau etikoen multzoa.
kode deontologiko
Hain zuzen.
hain zuzen ere
Perpaus mailan loturak egiteko erabiltzen den partikula edo elementua.
juntagailu
Aurretik adierazitakoarekin, aurkaritza edo kontrakotasuna adierazteko.
hala eta guztiz
Oligopolio bateko kide den enpresa.
oligopolista
Monopolio bat osatzen duen enpresa.
monopolista
Altzairuzko tresna, burdin, zur edo beste material baten aurka igurtziz hura higatu edo leuntzeko erabiltzen dena, tresnaren azaleraren gainean dauden ildaska edo pikorren bitartez.
lima
Peruko hiriburua, Ozeano Bareko kostaldean kokatua.
Lima
Itsaso, aintzira eta ibaietako arrainak harrapatzeko lehen sektoreko jarduera ekonomikoa eta horri dagokion lanbidea.
arrantza
Helburu ekonomiko berezirik gabe, zaletasunez edo kirol moduan praktikatzen den arrantza.
kirol arrantza
Abereak bazkatzeko eremua, bereziki belarra hazten dena.
larre
Arrantzaleku, arrantzategi.
arrantza-toki
Arrainak harrapatu.
arrantzatu
Lana saihestu eta egonean egon edo bizi.
alferkerian ari
Petrolioa garraiatzeko diseinaturiko ontzia.
petrolio-ontzi
Petrolio-ontzia.
petroliontzi