Advanced Search
Search Results
9995 total results found
Hegazkinetan bidaiariei laguntzea lanbidea duen gizona, bereziki gaztea dena.
aeromutil
Tropikoetan koralezko uharriek sorturiko eraztun formako uhartea, erdian itsasoko urez hornitutako urmaela duena.
atoloi
Kantzer eta Kaprikornio tropikoen artean dagoena edo eremu horri dagokiona.
tropiko arteko
Tropiko arteko.
intertropikal
Kontinente bateko lurralde zabala, kontinentetik arrazoi geografiko, historiko edo kulturalengatik bereizten dena.
azpikontinente
Artikotik edo, zehatzago, zirkulu polar artikotik hegoalderantz klima epeleko eremuetaraino zabaltzen den eskualderi dagokiona.
azpiartiko
Erregai batek erretzean masa- edo bolumen-unitate bakoitzeko askatzen duen energia-kantitatea.
berotze-ahalmen
Lurrari atxikita dirauen moztutako enborra.
andui
Ezaugarri genetiko homogeneoak dituen mikroorganismoen populazioa.
andui
Mikrobioak edo mikroorganismoak ikertzen dituen biologiaren adarra.
mikrobiologia
Aurkitutako aztarna fosiletan eta tresnetan antzinako gizakiak (<i>Homo sapiens sapiens</i>) eta loturiko espezieak ikertzen dituen antropologiaren adarra.
paleoantropologia
Automobil eta beste ibilgailuetako aurreko paneleko kaxa edo tiradera txikia, non dokumentazioa eta beharrezkoak diren beste gauza txikiak gordetzen diren.
eskularru-kaxa
Elektrizitate-deskargak saihesteko diseinaturiko eskularrua.
eskularru dielektriko
Vladimir Leninek zuzendutako korronte marxista iraultzailea, 1917ko Errusiako Iraultzan botere politikoa bereganatu eta Sobietar Batasunaren erregimen politikoa indarrean jarri zuena.
boltxebismo
Sufragio edo boto eskubidea baldintza multzo bat betetzen duten pertsonek baino ez duten boto-sistema, hala nola ondare edo errenta maila bat dutenek edota klase sozial jakin batekoek.
sufragio erroldari
Sufragio erroldari.
sufragio zentsitario
Eskua eta batzuetan besoaren zati bat estaltzen duen jantzia, maiz hatzamarren formara ere egokitzen dena, bereziki eskuak hotzetik edo laneko arriskuetatik babesteko erabiltzen dena.
eskularru
Botoa emateko eskubidea.
sufragio aktibo
Hauteskunde batera aurkeztu eta hautatua izateko eskubidea.
sufragio pasibo
Botoa emateko eskubidea.
sufragio