Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

11686 total results found

Eragile batzuek interes desberdinak dituzten edo gatazkan dauden egoera batean, adostasun eta kontsentsu batera iristeko prozesua, bestearen interesak partekatuz eta bateratuz.

elkarrizketa

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
diálogo [social]

Komunikazio telefonikoan, hartzaileak deia ez hartzeagatik, deitzaileak azkenean komunikazioa bideratu gabe egiten duen deia.

dei galdu

Gaztelaniaz
llamada perdida
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
telekomunikazioa

Banku batek bere bezero bati, izan pertsona izan enpresa edo erakundea, egiten dion mailegu edo diru uztea.

banku mailegu

Gaztelaniaz
préstamo bancario
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
finantzak

Pertsona bati hitz goxoak edo alabantzazkoak esan edo txerazko keinuak egin, bereziki gehiegizkoak edo faltsuak, haren konfiantza edo gogoa irabazteko.

losintxa egin

Gaztelaniaz
lisonjear
Gaztelaniaz
hacer la pelota
Kategoria gramatikala
aditza

Losintxa egin.

loxintxa egin

Gaztelaniaz
lisonjear
Kategoria gramatikala
aditza

Gasteiz, Donostia eta Bilbon urtro uda garaian astebetez gutxi gorabehera ospatzen diren jaialdietako bakoitza.

Aste Nagusi

Gaztelaniaz
Semana Grande
Kategoria gramatikala
izena

Zerbaiti abantaila, onura edo mesedea ekarri.

faboratu

Gaztelaniaz
ayudar
Gaztelaniaz
favorecer
Kategoria gramatikala
aditza

Gai jakin bati buruz edo orokorrean asko dakiena.

eruditu

Gaztelaniaz
jakintsu
Kategoria gramatikala
izena
Kategoria gramatikala
adjektiboa

Bere egiatasuna berezkoa edo argia izateagatik frogatu behar ez den proposizioa.

axioma

Gaztelaniaz
axioma [proposición evidente]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
filosofia

Logikaz garatzen diren diziplinetan, hala nola matematikan, ukaezinak diren edo berez egiazkotzat hartzen diren printzipioetako bakoitza.

axioma

Gaztelaniaz
axioma [principio]
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
filosofia

Agerpen, mezu edo seinale jainkotiarra.

agerkunde

Sinonimoak
epifania
Gaztelaniaz
revelación [divina]
Gaztelaniaz
aparición
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
erlijioa
Sinonimoak
errebelazio

Koma higikorrez adierazi daitekeen zenbaki minimotik zerora bitarteko hutsuneko zenbakia, koma higikorreko aritmetikaren eraldaketa batez sortzen dena.

zenbaki azpinormal

Gaztelaniaz
número subnormal
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika

Zentzumenak eta adimena erne.

buru-belarri

Sinonimoak
adi-adi
Gaztelaniaz
atentamente
Gaztelaniaz
con toda la atención
Kategoria gramatikala
aditzondoa

Ahalegin guztiak eginez.

buru-belarri

Sinonimoak
gogoz
Sinonimoak
lehiaz
Sinonimoak
ahaleginean
Sinonimoak
afanean
Kategoria gramatikala
aditzondoa
Gaztelaniaz
con ahínco
Gaztelaniaz
con empeño
Sinonimoak
hortzak bota beharrean
Sinonimoak
zain eta muin

Gailu informatikoak eta horien atalak, osagaiak edo elementuak edota elektronikoki komunikatzen diren pertsonak identifikatu eta haiek harremanetan jartzeko erabiltzen den kodea.

helbide elektroniko

Gaztelaniaz
dirección electrónica
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
informatika

Partikularzki, posta elektronikoko helbidea.

helbide elektroniko

Gaztelaniaz
dirección de corre electrónico
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
informatika

Zerbait funtzional, erabilgarri edo praktikoa bilakatzen dituzten ezaugarrien multzoa.

funtzionalitate

Gaztelaniaz
funcionalidad
Kategoria gramatikala
izena

Funtzionalitate.

funtzionaltasun

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
funcionalidad

Pertsona baten jaiotza-datan planetak nola kokaturik dauden eta horretan oinarrituta pertsona horren nortasuna eta etorkizuna iragartzeko ustez baliagarria den azterketa sasizientifikoa.

karta astral

Gaztelaniaz
carta astral
Kategoria gramatikala
izena

Pertsona bat amorru, sumindura eta egonezin sentimenduak hartu.

haserretu

Gaztelaniaz
enfadarse
Kategoria gramatikala
izena
Sinonimoak
haserreak hartu