Advanced Search
Search Results
11541 total results found
Zalantza, duda.
duda-muda
Zalantzazkoa, ziurgabetasuna duena.
duda-mudako
Duda edo zalantzazkoa.
duda-mudazko
Gizarte klase desberdinen artean dagoen batez besteko errenta aldea.
errenta-arrakala
Horrela, modu horretan.
hola
Bere habitatean kamuflatzen den hegaztiaren lumaje edo luma multzoa.
lumaje kriptiko
Hegazti baten luma multzoa.
lumaje
Kristau erritu eta ospakizuna, lehen sakramentua alegia, ura buru gainean isuri edo uretan murgilduta bataiatzen den pertsona kristau bilakatzen duena.
bataio
Mila gudari inguru biltzen dituen unitate militarra, ohikoan teniente koronel baten agintaritzapean, konpainietan banatua eta beste batailoi batzuekin bateratuta brigada osatzen duena.
batailoi
Eragile batzuek interes desberdinak dituzten edo gatazkan dauden egoera batean, adostasun eta kontsentsu batera iristeko prozesua, bestearen interesak partekatuz eta bateratuz.
elkarrizketa
Komunikazio telefonikoan, hartzaileak deia ez hartzeagatik, deitzaileak azkenean komunikazioa bideratu gabe egiten duen deia.
dei galdu
Banku batek bere bezero bati, izan pertsona izan enpresa edo erakundea, egiten dion mailegu edo diru uztea.
banku mailegu
Pertsona bati hitz goxoak edo alabantzazkoak esan edo txerazko keinuak egin, bereziki gehiegizkoak edo faltsuak, haren konfiantza edo gogoa irabazteko.
losintxa egin
Losintxa egin.
loxintxa egin
Gasteiz, Donostia eta Bilbon urtro uda garaian astebetez gutxi gorabehera ospatzen diren jaialdietako bakoitza.
Aste Nagusi
Zerbaiti abantaila, onura edo mesedea ekarri.
faboratu
Gai jakin bati buruz edo orokorrean asko dakiena.
eruditu
Bere egiatasuna berezkoa edo argia izateagatik frogatu behar ez den proposizioa.
axioma
Logikaz garatzen diren diziplinetan, hala nola matematikan, ukaezinak diren edo berez egiazkotzat hartzen diren printzipioetako bakoitza.
axioma
Agerpen, mezu edo seinale jainkotiarra.
agerkunde