Advanced Search
Search Results
631 total results found
Konbergentzia estokastiko.
zorizko aldagaien konbergentzia
Zorizko aldagaien segida batean, segida luzatu ahala, emaitza aparteko baten probabilitatea nahi bezain txikia deneko konbergentzia estokastiko mota.
probabilitatezko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida bat luzatu ahala zorizko aldagai jakin baterantz hurbiltzen deneko konbergentzia estokastiko mota bat.
banaketazko konbergentzia
Banaketazko konbergentzia.
legezko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida bat luzatu ahala, zorizko aldagaia balio batera hurbiltzen deneko konbergentzia estokastiko mota, non balio hori hartzeko probabilitatea nulua izateko joera duen.
konbergentzia ia-ziur
Zorizko aldagaien segida baten batezbestekoa zorizko aldagai jakin batenarekin bat etortzeko joera dueneko konbergentzia estokastiko mota, bat etortze hori errore karratuen bitartez jasoz.
batezbesteko koadratikozko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida baten itxaropena, segida luzatu ahala, beste zorizko aldagai baten itxaropenarekin bat etortzeko joera dueneko konbergentzia estokastiko mota.
batezbestekozko konbergentzia
Zorizko aldagaien segida baten balio baterako edo probabilitate-banaketa baterako erakusten duen konbergentzia edo hurbilketa.
konbergentzia estokastiko
Aldagai estatistiko banaketa normalari jarraiki banatzen dela ezartzen duen hipotesi estatistikoa.
normaltasun-hipotesi
Lagin-tamaina infiniturantz doalarik, zenbatesle baten bariantzak limite gisa duen balioa.
bariantza asintotiko
Lagin-tamaina handitu ahala, banaketa normalera hurbiltzen doan zenbateslearen nolakotasuna.
normaltasun asintotiko
Aldagai estatistiko bat beste batekin korrelazio estatistikoa izan.
korrelazionatu
Aldagai kuantitatibo bat beste aldagai kuantitatibo batekin duen erlazioa, bereziki bat igotzean bestea igo edo jaitsi egiten den ezartzen duena.
korrelazio estatistiko
Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
korrelazio
Parametro edo funtzio parametriko bati buruz, zenbatetsi egin daitekeena.
zenbatesgarri
Parametro ezezagun zenbait dituzten probabilitate-banaketa jakinetan oinarritzen den inferentzia estatistikoaren adarra.
estatistika parametriko
Banaketa normalaren hedapena dimentsio anitzeko zorizko aldagaietarako, batezbestekoen bektore batez eta bariantza-kobariantza matrize batez definitzen dena.
aldagai anitzeko banaketa normal
Parametroen balio ezberdinetarako lagin edo mostra jakin bat suertatzeko probabilitatea adierazten duen funtzioa, egiantz handieneko zenbatesleak emateko baliatzen dena.
egiantz-funtzio
Hipotesi estatistiko bat aintzat harturik lagin jakin bat suertatzeko probabilitatea beste hipotesi bat aintzat harturik baino zenbat aldiz handiagoa den adierazten duen arrazoi edo zatidura.
egiantz-arrazoi
Zorizko aldagai diskretu baten balio jakinetarako probabilitateak zuzenean balio horiek ezarriz ematen dituen funtzio matematikoa.
probabilitate-masa funtzio