Advanced Search
Search Results
10001 total results found
Arreta jarri.
arreta ipini
Lurrazalean plaka tektonikoak banatzen joaten den arrakala handia, ehundaka edo milaka kilometrokoa, maiz sakonune handi bat sorrarazten duena.
rift
Esaldi bateko hitz batzuk propietate gramatikal berdinak, hala nola generoa eta numeroa, izatea.
konkordantzia
Testu bateko hitzen zerrenda, haiek agertzen diren pasarte, testuinguru, esanahi eta itzulpen egokiekin batera.
konkordantzia
Bi aldagai ordinalen arteko baterako aldakuntza edo adostasuna.
konkordantzia
Aldagai ordinalen arteko desadostasuna edo aurkako aldakuntza.
diskordantzia
Animalia bati buruz, ugalketarako, elikagai edo klima hobe baten bila aldiro habitat batetik bestera aldatzen dena.
migratzaile
Ardatz baten luzeran zehar edo ardatz baten norabide paraleloan gertatzen den desplazamendua.
desplazamendu axial
Erradioari dagokiona.
erradial
Erradio izeneko hezurrarena dena; hezur horri dagokiona.
erradial
Generoaren araberako bereizketak egin; pertsonei generoa ezarri.
generizatu
Generizatzea edo generoaren araberako bereizketak egitea.
generizazio
Lurralde jakin batean subiranotza duen eta beraz independentea den erakunde politiko eta juridikoa.
estatu subirano
Koordenatu-sistema batean, zero edo abiapuntua; kartesiar diagrama batean, ordenatu eta abzisa-ardatzek elkar ebakitzen duten puntua.
jatorri
Eritasun bat herentziaz edo infekzioaren bitartez kutsatu.
transmititu
Ondasunak, eskubideak eta obligazioak beste batengan jarri.
transmititu
Begiko erretinaren puntua, nondik nerbio optikoa abiatzen den, fotorrezeptorerik gabea eta beraz argiarekiko sentsibilitaterik ez duena.
puntu itsu
Begiko erretinako zelula, transdukzio izeneko prozesuan jasotzen duen argia seinale elektriko bihurtu eta burmuinera bideratzen duena; delako prozesua bideratzeko beharrezkoa den molekula.
fotorrezeptore
Izaki batzuen artean, hala nola bakterio edo onddo batzuengan, argiarekin sentsikortasuna duen proteina.
fotorrezeptore
Argia seinale elektriko edo bestelako seinale mota batera bihurtzen duen gailua.
fotorrezeptore