Advanced Search
Search Results
10001 total results found
Pattar.
patxar
Grabitaziozko interakzioa transmititzen duen oinarrizko partikula.
grabitoi
Materia osatzen duten partikulen artean eta ezaguna denaren arabera, osagai txikiagoak ez dituena.
oinarrizko partikula
Prunus spinosa zuhaixkaren fruitu txiki biribila, kolore ilunekoa, patxarana egiteko erabiltzen dena.
basaran
Ostiaputa esaten; maldizioka.
ostiaputaka
Aldaketa politikoen eta aurrerapen sozialen aurkakoa.
erreakzionario
Gudari oinezkoa.
infante
Norbait tronuan jartzea eta monarka gisa aitortzea.
tronurapen
Mendi bateko aldatsa.
mendi-mazela
Jolaskide baten edo batzuen interakzioan oinarritzen den jolaserako aplikazio informatikoa, bideokontsola edo pantaila batean garatzen dena.
bideojoko
Pantaila bati konekatuta edo pantaila bat integraturik duela, aginte batzuen bitartez bideojokoetan jolasteko gailu elektronikoa.
bideokontsola
Toki bateko batez besteko tenperaturen aldakortasun txikia, bereziki ekuatorearen inguruan gertatzen dena.
isotermia
Gizakiak urbanizazioaren, nekazaritzaren edo bestelako jardueren ondorioz eraldatutako ingurune fisikoa.
paisaia antropiko
Baso izandako eremua zuhaitzik gabe geratzea, fenomeno naturalek edo gizakiak eraginda.
basogabetze
Distira.
disdira
Distira.
dizdira
Distira.
diztira
Teleologiari edo zerbaiten funtsezko xedeari dagokiona.
teleologiko
Toki jakin batean une batean bizi diren pertsonen kopurua.
biztanle kopuru
Eguzkiak zeruan altuera handienera heltzen den eta egunak iraupen luzeena eta laburrena duen urteko bi egunetako bakoitza, udaren eta neguaren hasieran hurrenez hurren.
solstizio