Advanced Search
Search Results
11601 total results found
Hilezkorra denaren, hots, hil egin ezin daitekeenaren, nolakotasuna.
hilezkortasun
Bertsolarien artea, hots, bereziki Euskal Herrian, bertsoak gehienetan publiko aurrean ahoz inprobisatuz egiten den jarduna.
bertsolaritza
Estatua eta administrazio publikoak gobernatu edo kudeatzeko funtzioa eta jarduera.
gobernu
Gobernatu egiten duen karguen taldea.
gobernu
Eremu edo toki batean dauden landare edo landare-espezieen multzoa.
landaretza
Lagin bateko datuetatik kalkulatzen den bariantza, populazio-bariantzaren estimatzaile alboragabe edo zentratu gisa.
lagin-bariantza
Populazio oso gisa hartzen den datu multzo bateko bariantza.
populazio-bariantza
Populazio bateko bariantza, parametro ezezagun gisa lagin-bariantzaren bitartez estimatu ohi dena.
populazio-bariantza
Probabilitate-eredu bateko bariantza.
populazio-bariantza
Populazio bateko parametro bat estimatzeko modua, estimatzaile bat harturik, horren balioa kalkulatu eta parametroaren estimazio gisa hartzen duena zuzenean.
puntu-estimazio
Puntu-estimazio.
puntuzko estimazio
Estimatzaile baten balioan oinarrituta parametro estatistiko ezezagun bati buruz kalkulatzen den tartea, konfiantza-maila jakina duena.
tarte-estimazio
Tarte-estimazio.
tartezko estimazio
Magnitude bat bider konstante bat egitean gertatzen den aldagai-aldaketa, maiz unitate-aldaketa batekin loturik agertzen dena.
eskala-aldaketa
Magnitude bati konstante bat gehitu edo kentzean gertatzen den aldagai-aldaketa.
jatorri-aldaketa
Proba estatistiko bat garatzeko erabiltzen den estatistikoa.
probarako estatistiko
Probarako estatistiko.
kontrasterako estatistiko
Ikerketa edo azterketa batean erabilitako moetodo eta baliabideen deskribapen eskematiko eta aldi berean zehatza.
fitxa metodologiko
Matrizeak baliatuz; matrize bitartez adieraziz.
matrizialki
Hipotesi-proba.
hipotesi-kontraste