Advanced Search
Search Results
10001 total results found
Sarrera-balio baterako edo batzuetarako irteera-balio bakarra ematen duen funtzio matematikoa.
funtzio eskalar
Fisiologiari edo organismo baten funtzionamenduari dagokiona.
fisiologiko
Bi aldagai edo gehiagoko funtzioetan, (a,b) puntu batera edozein norabidetatik hurbiltzean funtzioa hurbiltzen doan balioa.
limite bikoitz
Estatistika deskribatzaile.
estatistika deskriptibo
Estatistika deskribatzaile.
estatistika deduktibo
Deskribatzaile.
deskriptibo
Legeak ematen dituen ahalmen eta eskumenei dagokienez, eskumendunaren nahitara geratzen dena.
diskrezional
Izaki bizidun bati buruz, animalia, landare edo onddoa izan gabe zelula eukarioto batek edo batzuek osatzen duen organismoa, protozooa, alga edo lizuna dena.
protisto
Bere sistema fisiologikoak irauten duen bitartean, bizirik dagoen izakia, zelula batek edo batzuek osatua eta elikatu, ugaldu edo beste funtzio biologiko bat garatzeko gai dena.
izaki bizidun
Abrahamdar erlijioetan, Jainkoaren onginahizko eta barkamenezko atributua.
erruki
Eremu bateko estratu edo geruza geologikoen antolaera.
estratifikazio
Gizarte batean, herritarren maila edo kategoria hierarkikoen antolamendua.
estratifikazio
Nahita edo nahi gabe, istilua edo ezbeharra sortu edota baldarkeria egin.
ederra egin
Nahita edo nahi gabe, istiluak edo ezbeharra ksortu edota baldarkeriak egin.
ederrak egin
Burutik jota egon, zoratuta egon.
harrikada eduki
Pertsona batek duen maila sozioekonomikoagatik, trebetasunengatik edo izaerarengatik harekin harremanak izatea komenigarri izan.
etxerako modukoa izan
Kilogramo bateko masa bati Lurraren grabitate estandarrak eragiten dion indarra. indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilogramo-indar
Lurraren grabitate estandarrak kilogramo bateko masa bati eragiten dion indarra, indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilopond
Bereziki arroka edo mineralei buruz, metamorfosiaz edo eraldaketaz sortu eta garatu dena.
metamorfiko
Metamorfiko.
metamorfosiko