Advanced Search
Search Results
1017 total results found
Egindakoaren ondorioak pairatu, egindakoagatik zigorra jaso.
larrutik pagatu
Bider ehun egin.
ehunkoiztu
Zerbait dirua ordainduz eskuratu.
erosi
Sasiak sutu.
sasia sutu
Grinak piztarazi.
sasiak sutu
Aldagai estatistiko bati bere batezbestekoa kendu eta emaitza desbideratze estandarrarekin zatitu.
estandarizatu
Estandarizatu.
tipifikatu
Izerdi asko bota.
izerditan urtu
Aipatu.
ahipatu
Ingurunera zabaldu edo hedatu, inguru batean han-hemenka jarri.
barreiatu
Desegin, bereziki zerbaitek ingurunean hedatuz tinkotasuna galtzen duenean.
barreiatu
Zerbait norbaiti adierazi edo jakinarazi.
helarazi
Zerbait pertsona edo talde bati eraman, ekarri edo horretara behartu.
helarazi
Helburutzat hartu den horretara iritsi; nahi dena eskuratu.
erdietsi
Adimenaren kontzentrazioa galdu.
barreiatu
Enpresa edo erakunde baten kudeaketa aztertu, modu egokian garatu eta legeriak ezartzen duenarekin bat datorren egiaztatzeko.
auditatu
Harro-harro ibili, harrokeriaz ibili.
putzak hartuta ibili
Ohiko formak putzak hartuta dabil
Pertsona edo gizatalde bat berezkoa duen lurraldetik atera edo bere kultura edo komunitatearekiko loturak kendu, dagoen lekuan arrotz sentiarazteraino.
deserrotu
Beste zerbait erabaki edo egiteko, jakina den zerbaiti buruz hausnartu edo gogoeta egin.
gogoan hartu
Homogeneo edo bakuna dena heterogeneo edo anitz bihurtu.
dibertsifikatu