Advanced Search
Search Results
9355 total results found
Ostalaritzako establezimendu batean bertan jan edo edateko eskatzen dena.
kontsumizio
Eguna argitu aurreko egunaren zatia.
goiztiri
Ekialdea.
goiztiri
Pertsona bati edo batzuei beste pertsona baten bitartez egiten zaien diosala.
goraintzi
Diosala edo agurra adierazteko.
goraintzi
Pertsona baten gorputzean duen sentsazio orokorra, ona edo txarra.
gorputzaldi
Iruteko erabiltzen den goru izeneko tresnarekin jarduketan.
goruetan
Gozatu.
goxatu
Arindu, apaldu (minari edo atsekabeari buruz).
goxatu
Gramatika aditua den eta horretan ikertzen duen pertsona.
gramatikari
Hainbat substantzien destilazioz eskuratzen den likido beltz likitsa.
gudroi
Aurreko substantzia edo betuna hondar eta hartxintxarrekin nahastuz eskuratzen den orea, errepideak egiteko erabiltzen dena.
gudroi
Guda edo bataila bat gertatzen den eremua.
gudu-zelai
Gurpilak dituen ibilgailua, abereek edo pertsonek tiraka eginez mugitzen dena.
gurdi
Aurretik adierazitako guztia kontuan hartuta ere.
guztiarekin ere
Behin eta berriz haginkada edo hozkada txikiak egin.
haginkatu
Aurretik adierazitakoari indarra eman, argudiatu edo garbi uzteko erabiltzen da.
hain zuzen
Hainbat aldiz gertatu ostean beste behin ere.
hainbatgarrenez
Gutxi gorabehera nahiko ongi, gaizki izatera heldu gabe.
hainbestean
Arrantzari, eta bereziki itsas arrantzari, dagokiona.
halieutiko