Advanced Search
Search Results
2715 total results found
Aurretik irekitzen den jantzi luze eta lodia, hotz giten duenean kanpotik eramaten dena.
beroki
Adardun abere edo animalia batek adarrez egindako kolpea eta ebakia.
adarkada
Zerbait agertu edo suertatzea eta horren ondorioa.
agertza
Aihotzez egindako kolpe eta ebakia.
aihozkada
Orekarik gabe alde batera eta bestera mugituz edo ibiliz.
aldaroka
Pertsona edo animalia batzuei buruz, poza eta zoriontasuna adierazten dituena.
alegere
Beste pertsona batekin harreman maitasunezko eta sexuala duen pertsona, baina harekin bikote formal edo egonkorrik osatu gabe.
amorante
Anbizioa edo nahi eta asmo handiak dituena.
anbiziotsu
Besteari mina eta oinazea eraginez edota haien berri izanik errukirik sentitzen ez duena.
anker
Mespretxua eta gaitzespena merezi duena.
arbuiagarri
Ardoa gorde eta ontzeko lekua.
ardandegi
Galburuko bizar zorrotz eta zakarra, gari alea estaltzen duena.
arlantz
Eman eta hartu arren, nekez asetzen ez dena.
asekaitz
Astearen bukaeran izaten diren jai egunen tartea, orokorrean larunbata eta igandea.
asteburu
Estu eta larri.
atezuan
Unekoa argudiatu eta justifikatzeko aipatzen den aurreko erabaki edo epaia.
aurrekari
Epaitegietako prozesu edo epai batean aipatu eta argudiatu egiten diren arrazoi faktikoetako bakoitza.
aurrekari
Era automatikoan, berez eta kanpoko laguntza edo ekarpenik gabe.
automatikoki
Isilik egon ezin eta adierazpen desegokiak egitea.
auspokeria
Batzorde orokorra baino gai zehatzagoak aztertzen dituen batzordea, hari informazioa, proposamenak eta aholkuak ematea helburu duena.
azpibatzorde