Advanced Search
Search Results
11392 total results found
Probabilitate-eredu bateko bariantza.
populazio-bariantza
Populazio bateko parametro bat estimatzeko modua, estimatzaile bat harturik, horren balioa kalkulatu eta parametroaren estimazio gisa hartzen duena zuzenean.
puntu-estimazio
Puntu-estimazio.
puntuzko estimazio
Estimatzaile baten balioan oinarrituta parametro estatistiko ezezagun bati buruz kalkulatzen den tartea, konfiantza-maila jakina duena.
tarte-estimazio
Tarte-estimazio.
tartezko estimazio
Magnitude bat bider konstante bat egitean gertatzen den aldagai-aldaketa, maiz unitate-aldaketa batekin loturik agertzen dena.
eskala-aldaketa
Magnitude bati konstante bat gehitu edo kentzean gertatzen den aldagai-aldaketa.
jatorri-aldaketa
Proba estatistiko bat garatzeko erabiltzen den estatistikoa.
probarako estatistiko
Probarako estatistiko.
kontrasterako estatistiko
Ikerketa edo azterketa batean erabilitako moetodo eta baliabideen deskribapen eskematiko eta aldi berean zehatza.
fitxa metodologiko
Matrizeak baliatuz; matrize bitartez adieraziz.
matrizialki
Hipotesi-proba.
hipotesi-kontraste
Hipotesi-proba.
proba estatistiko
Eredu estatistiko edo parametro estatistiko bati buruz baieztapen bat lagin bateko datuak baliatuz estatistikoki onartu edo baztertzeko prozedura.
hipotesi-proba
Matrize adjuntu.
adjuntuen matrize
Hirugarren mailako matrize karratu bateko determinantea modu sinple eta errazean kalkulatzeko erregela.
Sarrus-en erregela
Matrize eta determinante bati buruz, errenkada eta zutabe mailak berdinak dituzten elementuen multzoa.
diagonal nagusi
Ekuazio linealen sistema baten bateragarritasuna horren koefizienteen matrizearen eta matrize zabalduaren heinak alderatuz zehazten duen teorema.
Rouché-Frobenius-en teorema
Ekuazio linealen sistema batean, sistemako aldagaien koefizienteak, gai independenterik gabe, jasotzen dituen matrizea.
koefizienteen matrize
Gai independente.
gai konstante