Advanced Search
Search Results
11601 total results found
Larruazalaren gaineko geruza baino kaltetu duen erredura arina.
lehen mailako erredura
Hurrengo belaunaldi batera transmititzen den makromutazio edo mutazio handia, bat-bateko eboluzioa eta espeziazioa ekartzen dituena.
saltazio
Eboluzioa eta espeziazioa saltazioaren edo belaunaldi batetik bestera transmititzen diren mutazio handien ondorioz gertatzen dela baieztatzen duen teoria biologikoa.
saltazionismo
Izaki bizidunen espezie berrien sorrera dakarren eboluzio-prozesua.
espeziazio
Zelularen aurrekaria den egitura organikoa, lipido batzuek osaturiko globulu erakoa.
protobionte
Likido bat erortzean azalera baten aurka talka egiten duen tantetako bakoitza.
ziliporta
Isurkari bat erortzen denean ingurura zabaldu eta azalera baten aurka jotzen duten tantetako bakoitza.
zipriztin
Azalera edo objektu bat zipriztinekin bete.
zipriztindu
Zerbait han-hemenka barreiatu.
zipriztindu
Izandako kalte baten ondorio arinak jasan; bereziki, eskandalu batengatik baten ospea edo izen ona zikindu.
zipriztindu
Zipriztindu.
ziliportatu
Subjektu baten nortasunaren ezaugarriak haren buruaren formaren eta aurpegiaren araberakoak direla baieztatzen duen teoria pseudozientifikoa.
frenologia
Bizia materia inorganikotik abiarazitako prozesu fisiko-kimikoetatik sor daitekeela baieztatzen duen teoria.
abiogenesi
Legezko prozedura edo efektu bat jarritako epea gainditu delako indarrik gabe uztea edo geratzea.
preklusio
Jarritako epea gainditu delako, zerbait legezko indar edo efekturik gabe geratu edo utzi.
prekluditu
Osotasun edo kopuru total bat osatzen duten atal edo elementuen zerrenda zehaztu.
desglosatu
Objektu erreal edo matematiko bat definitu eta zehazten duten datuetako bakoitza.
parametro
Zeramikazko adreilu mehea, alde batetik beiraren itxurako geruza duena eta hormak eta zoruak estaltzeko erabiltzen dena.
lauza beiraztatu
Harrizko edo beste material gogor bateko pieza lau eta mehea, bereziki zoruak estaltzeko erabiltzen dena.
lauza
Lauza beiraztatu.
lauza berinaztatu