Advanced Search
Search Results
10561 total results found
Jarraitzaile talde bateko kidea.
jarraikide
Gai aljebraiko batean aldagaiak edo ezezagunak eta dagokien berretzaileak biltzen dituen zatia.
zati literal
Karratu Txikien Arruntak, erregresio-analisian parametroak estimatzeko metodo sinpleena.
KTA
Fundazio bateko ordezkaritza- eta gobernu-organo gorena.
patronatu
Patronatu.
patroigo
Kultura eta kirol ekimenetan, haiek diruz edo bestelako baliabideak eskura jarriz laguntzen duen erakundea, erakunde horri ekimen horiekin loturiko ikusgarritasuna ematearen trukean.
babesletza
Zaintzailetza.
zaintzaletza
Bi aldagai estatistiko kuantitatibo lotzeko kalkulatzen den zuzena, haiei buruz jasotako datuei dagozkien puntuetatik egokien igarotzen dena.
erregresio-zuzen
Aldagai azaltzaile eta aldagai azaldu bat lotzen dituen lerroa, zuzena edo kurba izan daitekeena eta aldagai haiei buruz jasotako datuei neurri egokienean egokitzen zaiena.
erregresio-lerro
Homozedastizitate.
homoszedastikotasun
Homozedastizitate.
homozedastikotasun
Homozedastizitate.
homoskedastikotasun
Heterozedastizitate.
heterozedastikotasun
Heterozedastizitate.
heteroszedastikotasun
Heterozedastizitate.
heteroskedastikotasun
Partikularzki erregresioan, hondarren bariantzen desberdintasuna aldagai azalduaren balio desberdinetarako.
heterozedastizitate
Atmosferako ur-lurruna kondentsatutakoan, hodeietatik lurzorura ur-tantak erortzea.
euri
Diskete edo disko magnetikoetan gordetako informazioa irakurri eta bertan grabatu egiten duen gailu informatikoa.
diskete-unitate
Atmosferan tenperaturak 0 gradu azpitik jaisteagatik lurrazalean izotza sortzea.
horma
Disko itxurako biltegiratze-unitate magnetikoa, diskete-unitate batean sarturik datuak grabatu eta irakurtzeko erabiltzen dena.
diskete