Advanced Search
Search Results
10561 total results found
Prima bat ordaintzearen trukean, aseguratua hil edota istripu edo gaixotasun larria duenean, aseguratzaileak hari edo hark izendatutako onuradunei kalteordaina ordaindu behar duen asegurua.
bizi-aseguru
Pertsona jakin batentzat, osaba eta izeben seme-alabetako bakoitza.
izter-lehengusu
Bigarren lehengusu.
izter-lehengusu
Lotsagabekeria.
lotsabakokeria
Neguaren ondorengo eta udaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera martxoaren 21etatik ekainaren 21era luzatzen dena eta landare eta zuhaitzen loraldia dakarrena.
udaberri
Pertsona baten gaztaroa.
udaberri
Sindikatu edo langileek bere interesak defendatzeko osatzen dituzten elkarteen mugimendu sozial eta politikoa; delako mugimenduaren ideologia eta jarduera sozial eta politikoa.
sindikalismo
Sindikalismo.
sindikalgintza
Sindikalismo.
sindikatugintza
Ur-tanta txiki-txikiez osaturiko masa, lurrazaletik gertu kokatua.
laino
Hodei.
laino
Beste gauzaren bat argi eta garbi ikustea eragozten duen zirkunstantzia.
laino
Maskor kiribila duen molusku gasteropodoa, bizitokia lurrean, ur gezako masetan edo itsasoan duena.
barraskilo
Barraskilo.
karakol
Zerbaitetarako gogo bizia, burua ilundu egiten duena.
grina
Zaldiek eta antzekoek lepagainean izaten duten ilea; abere eta animalia batzuen ile lodia, bereziki txerriena eta basurdeena.n
grina
Larunbat.
egubakoitz
Kristau elizetan nahiz beste erlijioetan, apaiz eta sinestunak gidatu egiten dituzten pertsonen taldea.
klero
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko beharrezkoa den baliabide materiala edo immateriala.
ekoizpen-faktore
Ekoizpen-faktore.
ekoizpen-baliabide