Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Pertsona baten gorputza haren baimenik gabe baina aldi berean indarkeriarik eta intimidaziorik erabili gabe norberaren sexu-gogoa betetzeko erabiltzea.
sexu-abusu
Udaberri garaian pertsona batzuek sentitzen duten neke, akidura, logura eta beste sintomen multzoak, bereziki egun-argiaren luzapenak eta eguraldiaren aldaketak eraginda.
udaberriko astenia
Gertaera batez mintzatuz, kalte, min edo atsekabea dakarrena.
zorigaiztoko
Hortzetako esmalteari dagokiona.
adamantino
Nafarroako Erromantzatua udalerriko herria.
Adantsa
Zuhaitz edo zuhaixka bateko adarrak moztu, traba egiten duten edo patologia bat duten adarrak kendu edota fruitu-arbolen emankortasuna eta kalitatea hobetzeko egiten dena.
adaondu
Egokitu, moldatu.
adaptatu
Adarra bakarra duena.
adarbakar
Animalia mitologikoa, zaldiaren gorputza eta buruan adar zuzen bat dituena.
adarbakar
Errinozeroa.
adarbakar
Adarbakar.
adarbakoitz
Adarbakar.
adarbakun
Animalia bati buruz, adarren muturrak barruraka dituena.
adarbildu
Animalia batez mintzatuz, adarrak dituena.
adardun
Senar edo emazte bati buruz, ezkontideak beste batekin ibilita engainatu duena.
adardun
Zuhaitz edo zuhaixka bati buruz, adarrak dituena.
adardun
Erasoetatik babesteko antzinako larruzko ezkutua.
adarga
Agintaritza politikoa maila bereko pertsona batzuen eskuetan duen gobernu-sistema.
poliarkia
Botere politikoa maila bereko pertsona batzuekin partekatzen duen agintaria.
poliarka
Inongo azterketarik egin gabe; zerbaiti buruz ezagutza edo informaziorik izan gabe.
a priori