Advanced Search
Search Results
7931 total results found
Kirol-lehiaketak eta bestelako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko, oharrak hartzen dituen pertsona.
ohar-hartzaile
Kirol batzuetan, aurkako jokalariari gerturik jarraitu eta traba egiten dion jokalaria.
markatzaile
Markatu egiten duena.
markatzaile
Kirol edo norgehiagoka batzuetan, talde edo jokalari bakoitzak lortzen dituen tanto, gol edo puntuak adierazten dituen gailua.
markagailu
Zentzurik gabeko ertzak edota ertzak bi zentzuetan dituen grafoa.
grafo ez-zuzendu
Grafo batean, erpin jakin batera heltzen den ertza.
ertz intzidente
Grafo batean, ertz batez zuzenean loturik dauden erpinak.
alboko erpin
Dokumentu administratibo batean, zuzenketa bat egiteko diligentzia edo izapidea.
zuzenketa-eginbide
Soka edo hari zati bat edo bi biribilean eratuz egiten den korapiloa, mutur batetik tiraka askatzen dena; biribil horietako bakoitza.
begizta
Programa batean, ezarritako baldintzak bete arte behin eta berriz errepikatzen den agindu segida.
begizta
Grafo batean, abiapuntuko eta helmugako erpin bera duen ertza.
begizta
Fono bakar batez ahoskatzen diren elkarren segidako bi letren multzoa.
digrafo
Grafo zuzendua.
digrafo
Ertzek erpin batetik bestera zentzu bakar bat duteneko grafoa.
grafo zuzendu
Erpin guztiak bide batez loturik dituen grafoa.
grafo konexu
Grafo konexu.
grafo konektatu
Erpinak bi multzo bereizitan banaturik dituen grafoa, non multzo bakoitzeko erpinak lotzen dituen ertzik ez dagoen.
alderdi biko grafo
Grafo bateko bi nodo edo erpin lotzen dituen erlazioa.
ertz
Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa, lagin-tamaina infiniturantz doanean, ia ziurtasun osoz haietako bakoitzaren batezbestekoarekin bat datorrela baieztatzen duen teorema.
zenbaki handien lege sendo
Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa banaketaren batezbestekotik desbideratzeko probabilitatea, segida luzatzean nahi bezain txikia izango dela baieztatzen duen teorema.
zenbaki handien lege ahul