Advanced Search
Search Results
338 total results found
Lurraren mantuko gaineko geruza erlatiboki malgua, litosferaren azpian dagoena, 50km-200km bitartean dagoena, nahiz eta barrurago ere barnera daitekeen, eta magmaren gordailua dena.
astenosfera
Abiadura handian doana.
azkar
Geologia eta geofisikara aplikaturiko estatistikaren adarra, datu espazialak eta espazio-tenporalak aztertzeko teknikak lantzen dituena.
geoestatistika
Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
datu-base
Espazioan eta denboran existitzen den guztia.
unibertso
Ikergai den multzo edo kolektiboa osoa, nondik lagina erauziko den.
unibertso
Populazioko elementu batzuei bertatik erauziak izateko probabilitate handiagoa ematen dien edonolako laginketa mota.
gainlaginketa
Pertsona baten altuera haren pisuarekin zatituz kalkulatzen den obesitate-indize edo adierazlea.
gorputz-masaren indize
Horien erreferentzia-aldiari jarraiki aldagai bati buruz denboran zehar zerrendatzen den datu-multzoa.
denborazko serie
Elementu batzuen artean jasotako aldagaien batezbestekoek osatzen duten puntua.
zentroide
Klase-tarte bateko muga, behekoa edo goikoa.
klase-muga
Bi moda dituena.
bimodal
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuei aplikaturiko aldagai-aldaketa baten emaitza, 50 puntuko batezbestekoa eta 10 puntuko desbideratzea izan ditzan.
T puntuazio
Erabat zoriz mugitzen den partikula batek planoan edo espazioan jarraitzen duen mugimendua; mugimendu horri dagokion ibilbidea.
higidura browndar
Elementu batzuen bi dikotomiaren araberako sailkapena, hala nola pertsonen artean sexuaren eta lanik gabe egotearen arabera, 2x2 kontingentzia-taula batean jaso daitekeena.
dikotomia bikoitza
Esparru denborazko edo geografiko zabal eta zehazgabe batean edo modu lausoan definituriko populazio batean garatzen den laginketa mota.
laginketa estentsibo
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuak bi kategoriatan sailkatzeko prozesua eta horren ondorioa.
dikotomizazio
Zoriz edo ausaz gertatzen dena.
estokastiko
Bi aldagai edo aldagai multzo baten baterako aldaketa.
kobariazio
Subjektu bati egiten zaion proba edo azterketa, ataza edo jarduera fisiko edo intelektual bat burutzeko ezagutza eta trebezien maila neurtzeko.
gaitasun-proba