Advanced Search
Search Results
9119 total results found
Akuilatu egiten duen pertsona.
akuilari
Zehazkiago, idi-deman idiak akuilatzen dituena.
akuilari
Gauza bakar batetik bereizgarriak diren mota desberdinetako bakoitza.
aldaera
Orekarik gabe alde batera eta bestera mugituz edo ibiliz.
aldaroka
Kolektiboki egiten den protesta edo bestelako ekimen politiko edo sozial batean, eskatu, defendatu edo plazaratzen den eskakizuna.
aldarrikapen
Modu batera edo bestera, nolabait.
aldez edo moldez
Zerbait aldiro egiten denean, aldi batetik bestera dagoen denbora tartea.
aldirokotasun
Giroari buruz, alaia, bizia.
alegere
Pertsona edo animalia batzuei buruz, poza eta zoriontasuna adierazten dituena.
alegere
Gutxi gorabehera kalkulatuta, ustez eta zehaztasun handirik gabe.
aliritzira
Amona, amama.
amandre
Ama Birjina.
amandre
Euskal mitologian, eguzkia nahiz ilargia izendatzeko erabiltzen da: eguzki amandrea, ilargi amandrea.
amandre
Beste pertsona batekin harreman maitasunezko eta sexuala duen pertsona, baina harekin bikote formal edo egonkorrik osatu gabe.
amorante
Ezkontzaz edo bikote formaletik kanpoko lagun sexual edo ohaidea.
amorante
Ordena edo antolakuntzarik gabekoa, nahasia.
anarkiko
Anbizioa edo nahi eta asmo handiak dituena.
anbiziotsu
Zenbaki oso bati buruz, hura beste zenbaki oso batekin bidertuz kalkulatzen den zenbakia.
anizkoitz
Besteari mina eta oinazea eraginez edota haien berri izanik errukirik sentitzen ez duena.
anker
Interesa ez izateagatik, gai politikoez arduratzen ez dena.
apolitiko