Advanced Search
Search Results
54 total results found
Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.
matrize
Matrize adjuntu.
adjuntuen matrize
Alderantzizko matrizea eta matrize iraulia berdinak dituen matrize karratua.
matrize ortogonal
Matrize batean, elementu guztiak 0 dituen errenkada.
zero errenkada
Errenkada orotan diagonal nagusiko elementuaren balioa absolutua errenkada horretako beste elementuen balio absolutuen batura baino handiagoa edo berdina den matrize karratua.
matrize diagonalean menderatzaile
Zeroak baino ez dituzten errenkadak behealdean izatearekin batera, beste errenkadetan zero ez den lehen elementua, pibote izenekoa, goiko errenkadetan baino eskuinerago dagoen matrizea.
matrize mailakatu
Pibote guztiak 1 diren eta piboteko zutabeetan pibotea ezin beste elementu guztiak 0 diren matrize mailakatua.
matrize mailakatu murriztu
Dimentsio edo ordena bereko bektore zenbait harturik, haiekin binaka eta era ordenatuan egindako biderketa eskalarraz kalkulatzen diren elementuak dituen matrizea.
Gram-en matrize
Ekuazio linealetako sistemak ebazteko metodoa, matrize zabaldua matrize mailakatu bihurtzean datzana.
Gauss-en ezabapen-metodo
Koefiziente-matrizea triangeluarra den ekuazio linealetako sistema, ordezkapen progresiboaz edo erregresiboaz ebatzi daitekeena.
sistema triangeluar
Ekuazioen eta ezezagunen kopuru berdinak dituen ekuazio linealetako sistema ebazteko erregela, koefiziente-matrize nulua ez delarik, determinanteen arteko zatiketaz garatzen dena.
Cramer-en erregela
Oharra: Gabriel Cramer (1704-1752) suitzar matematikariaren oroimenez.
Cramer-en erregela
Cramerren erregela
Matrize bati eragiketa elementalen kopuru finitu bat aplikatuz lortzen den matrizea.
matrize baliokide
Matrize batez mintzatuz, errenkadak trukatu, errenkada bat eskalar batez bidertu edo errenkada bati beste errenkada baten multiploa gehitzea.
eragiketa elemental