Advanced Search
Search Results
628 total results found
Esperimentu batean kontrolatzen diren tratamenduak konbinatu eta konbinazio haietara elementuak esleitzeko modua.
diseinu esperimental
Esperimentu batean, aztertzen diren faktore guztietako mailak gurutzatu edo konbinatu egiten dituen diseinu esperimentala.
disenu faktorial
Aldagai independente edo azaltzaile baten eta mendeko aldagai baten arteko erlazioa ezartzen duen eredu estatistikoa, bi aldagaietarako lortutako datuetatik abiatuta estimatzen dena.
erregresio-eredu
Ikergai den multzo edo kolektiboa osoa, nondik lagina erauziko den.
unibertso
Galdetegi batean, erantzun posibleen kopuru mugatua duen galdera.
galdera itxi
Galdetegi batean, edozein erantzun, mugarik gabe, onartzen duen galdera.
galdera ireki
Esanahirik gabeko kodea, orokorrean letraz edo zenbakiz osatua, pertsona edo beste entitate bati buruzko datuak anonimoak izan daitezen datu-base bateko erregistro bakoitzean txertatzen dena.
identifikatzaile
Populazioko elementu batzuei bertatik erauziak izateko probabilitate handiagoa ematen dien edonolako laginketa mota.
gainlaginketa
Pertsona baten altuera haren pisuarekin zatituz kalkulatzen den obesitate-indize edo adierazlea.
gorputz-masaren indize
Banaketa estatistiko batean, maiztasun edo probabilitate txikienarekin gertatzen den balioa, gehienetan banaketaren muturretan kokatzen dena.
antimoda
Artxibo bat kudeatu eta bertako dokumentuak zaindu egiten dituen pertsona.
artxibozain
Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
aktuario
Horien erreferentzia-aldiari jarraiki aldagai bati buruz denboran zehar zerrendatzen den datu-multzoa.
denborazko serie
Bizitzaren zientzietara, hala nola biologiara, medikuntzara edo albaitaritzara aplikaturiko estatistika.
bioestatistika
Historiara aplikatzen estatistika, bereziki datu ekonomikoen azterketarekin loturik.
kliometria
Elementu batzuen artean jasotako aldagaien batezbestekoek osatzen duten puntua.
zentroide
Klase-tarte bateko muga, behekoa edo goikoa.
klase-muga
Bi balio baino hartzen ez dituen aldagaia.
aldagai bitar
Bi moda dituena.
bimodal
Aldagai dependente bat eta hura azaltzeko aukeraturiko aldagai independente batzuk erlazionatzen dituen eredu estatistikoa.
erregresio anizkoitz