Advanced Search
Search Results
58 total results found
Zerbaiten berezko funtsa edo oinarrizko izaera.
zerizan
Izatea zer den eta izateko edo existitzeko moduak hausnartzen dituen metafisikaren adarra.
ontologia
Norberaren borondatea, ekimena eta jokabidea norberarengandik at dagoen eragile batek ezartzen dituenean gertatzen den egoera.
heteronomia
Kontzeptua edo zerbaiten irudikapen mental abstraktoa.
adigai
Hipotesi bati dagokiona; suposizio edo ustezko den zerbaitetan oinarritzen dena.
hipotetiko
Antitesiari dagokiona; zerbaiten aurkakoa dena.
antitetiko
Tautologia edo ezer berririk ekarri gabe identitate hutsa azaltzen duen proposizio bat darabilena.
tautologiko
Hedonismo edo plazera printzipio etiko gisa baieztatzen duen doktrina filosofikoari dagokiona.
hedonista
Sinesmen batzuetan, gizakiaren alderdi immateriala, espirituala eta hilezkorra dena.
arima
Adimenaren iturburua.
arima
Bere ageriko izaera gainditzen duenaren nolakotasuna.
transzendentzia
Antzinako Greziako <i>agon</i> edo gatazka kontzeptuari dagokiona.
agoniko
Zentzumenetatik jasotzen ez diren eta errealitatea transzenditu egiten dutenei buruz, hala nola Jainkoari buruz, jarrera eta doktrina eszeptikoa.
agnostizismo
Agnostizismoari dagokiona.
agnostiko
Agnostizismoaren jarraitzailea; bereziki, guztiz ukatzera heldu gabe, Jainkoaren existentziari buruz eszeptikoa dena.
agnostiko
Esperientziaren eta ezagutzaren mugak gainditu.
transzenditu
Hauteman eta beha daitezkeen errealitatearen ataletako bakoitza.
fenomeno
Absolutuak, hots, zurrunak eta hertsiak, diren printzipioetan oinarritzen den doktrina.
absolutismo