Advanced Search
Search Results
96 total results found
Klima tropikaletan arroken meteorizazioaz sortzen den lur material marroixka edo gorrixka, lurrazalera zarakarra osatuz azaldu eta laboreentzako batere emankorra ez dena.
laterita
Lurrikara baten jatorria den lur azpiko puntua.
hipozentro
Lur azpian zeuden arrokak edo aztarnak lur azalera atera.
azaleratu
Lur azpiko arrokak lur azalera atera.
azaleratze
Orogenesi edo plaka tektonikoen arteko talkaz sorturiko mendilerroa.
orogeno
Partzialki edo osorik, aldiro edo iraunkorki, gelatutako lurzorua
kriosol
Itxuraz granitoaren antzeko kolore ilun edo beltzeko arroka igneoa.
diabasa
Lurraren sakon-sakonetik ateratzen den ura, gehienetan fenomeno bolkanikoekin loturik.
ur berri
Bertara isurtzen diren urek irteerarik ez duten sakonunea.
sakonune endorreiko
Andeen mendilerroa altxarazi zuen orogenia edo lurrazalaren deformazio prozesua, Jurasikoan hasi eta gaurdaino luzatzen dena.
andetar orogenia
Plano bertikaleko faila, non blokeak alboetara mugitzen diren.
urradura-faila
Lurrazaleko plaka baten ertza beste plaka bateko ertzaren azpitik sartu eta irristatzea.
subdukzio
Mendiek inguratutako sakonunea, bertako eta inguruetako elurra bildu eta glaziar bat elikatzen duena.
glaziar-zirku
Glaziar batek garraiatutako sedimentuen multzoa.
morrena
Glaziar-mihirik gabeko glaziarra, bere hedadura glaziar-zirkura mugatzen duena.
zirkuko glaziar
Glaziar-zirkutik gainez egiten duen glaziar baten atala, izotza haran batean behera garraiatzen duena.
glaziar-mihi
Glaziar baten mugimenduaren ondorioz, izotzak harrien gainean utzitako arrastoa, irekidura luze baten itxurakoa.
glaziar-ildo
Erliebe baten oinarrian egon ohi den malda txikiko pendiza.
glazis
Mendi edo erliebe goragune txikia, norabide guztietatik gorako maldak dituena.
muino
Duela 550-270 milioi urte bitartean Lurraren hegoaldeko masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinentea, azkenik iparreko paleokontinenteekin bat eginik Pangea osatu zuena.
Gondwana