Advanced Search
Search Results
58 total results found
Partikularzki, txirrindularitza-proba batean, txirrindulariak helmugara heldu diren denboraren araberako sailkapena.
sailkapen nagusi
Kirol-proba bateko sailkapen garrantzitsuena, irabazlea zein den ematen duena.
sailkapen nagusi
Errepideko txirrindularitzako proba batean, puntuagarriak diren mendateetatik lehenengo postuetan igarotzeagatik lortutako puntuen araberako sailkapena.
mendiko sailkapen
Errepideko txirrindularitzako proba batean, tarteko eta amaierako helmugetatik lehenengo postuetan igarotzeagatik lortutako puntuen araberako sailkapena.
puntukako sailkapen
Txirrindularitzan, txirrindulari-taldeen sailkapena, talde bakoitzeko txirrindulariak helmugara heldu diren denboren baturaren araberakoa.
taldekako sailkapen
Norgehiagoka batean, tanto kopuru bera izatea.
adoste
Norgehiagoka batean, aurkariak tanto kopuru berean daudela adierazteko.
ados
Norgehiagoka batean, aurkariaren tanto kopuru berdina lortu.
adostu
Txirrindularitzan eta lasterketako beste kirol batzuetan, une jakin batean elkarrekin doazen kirolarien taldea.
pelotoi
Mendietan zehar ibili eta haien gailurrera igotzeko jarduera, atseginez edo kirol moduan praktikatzen dena.
mendizaletasun
Musikaren erritmoan garatzen diren gorputz-ariketa errepikakorrak egitean datzan jarduera fisikoa.
aerobik
Desgaitasun jakin bat duten pertsonentzat diseinaturiko kirola.
kirol espezifiko
Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitzeko kirol arrunt baten aldaera, praktikarako modu eta arau bereziak jasotzen dituena.
kirol egokitu
Sokatira jokoan aritzen den pertsona.
sokatiralari
Txirrindularitza praktikatzen duen kirolaria.
txirrindulari
Bizikletarekin praktikatzen den kirola.
txirrindularitza
Kiroletan, sailkapenean lehena izatearen egoera.
lidergo
Amateur.
afizionatu