Advanced Search
Search Results
48 total results found
Destilazioz ateratzen den edari alkoholduna, batzuetan horri fruituak, landareak edo bestelako gaiak gehituz.
edari bizi
Denbora-serie batean, haren balioen arteko korrelazioa balio horien arteko atzerapen desberdinetarako ematen dituen funtzioa.
autokorrelazio-funtzio
Mapa bati dagokionez, magnitude berdina duten puntuek osatzen duten lerroa.
isopleta
Mapa batean, magnitude baten balio berdina duten puntuak lotzen dituen lerroa, hala nola isobara, isoterma eta maila-kurba.
isolerro
Aldagai azaltzaile eta aldagai azaldu bat lotzen dituen lerroa, zuzena edo kurba izan daitekeena eta aldagai haiei buruz jasotako datuei neurri egokienean egokitzen zaiena.
erregresio-lerro
Urteko egun guztietarako orri bana duen tako edo bloke itxurako egutegia, non egunak pasa ahala orriak kendu edo pasa egin behar diren.
tako-egutegi
Jarduera edo ekitaldi-zerrenda bat egunez egun nola bilakatuko den azaltzen duen egitaraua.
egutegi
Urteko egun guztiak eta haiei buruzko argibideak azaltzen dituen zerrenda ordenatua, koadro edo orri multzo gisa argitaratzen dena.
egutegi