Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

1764 total results found

Hainbat aldiz gertatu ostean beste behin ere.

enegarrenez

Sinonimoak
hainbatgarrenez
Gaztelaniaz
por enésima vez
Kategoria gramatikala
aditzondo

Zerbait norbaiti adierazteko ekintza, horren berri izan eta kontuan har dezan.

erazagupen

Sinonimoak
jakinarazpen
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
declaración, declarativo [en palabras compuestas]

Zerbait norbaiti adierazi, horren berri izan eta kontuan har dezan.

erazagutu

Kategoria gramatikala
aditz
Sinonimoak
ezagutarazi, ezagutzera eman, aditzera eman, jakinarazi
Gaztelaniaz
declarar, dar a conocer

Zerbait nabarmendu, azpimarratu.

erdiguneratu

Sinonimoak
lehenetsi
Gaztelaniaz
poner en el centro
Kategoria gramatikala
aditz

Zerbait faltsua edo gezurra dela adierazi.

errefusatu

Sinonimoak
ukatu
Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
negar
Euskalkia
ipar

Jasotako eskaintza, eskaera edo agindua ez onartu.

errefusatu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
rechazar
Sinonimoak
uko egin

Errege edo erregina baten agintaldia.

erregetza

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
reinado
Sinonimoak
erregetzaldi

Gaztakan edo talkan dauden edo aurkakoak diren bi alde ados jarri edo adiskidetzea.

errekontziliazio

Sinonimoak
adoste, adiskidetze
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
reconciliación

Ataza edo lan bat egiteko beharrezkoak diren erreminten multzoa.

erreminteria

Gaztelaniaz
herramientas
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
tresneria

Ekoizpen edo lortutako produktuaren eta horretarako erabilitako gai edo baliabideen arteko proportzioa.

errendimendu

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
rendimiento
Esparrua
ekonomia
Sinonimoak
produktibitate, ekoizkortasun

Kapitalaren gaineko errentagarritasun edo interes-tasa.

errendimendu

Sinonimoak
interes, errentagarritasun
Esparrua
ekonomia
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
rendimiento [rentabilidad]

Lortutako emaitza edo produktua, aurrez ezarritako helburuen araberakoa.

errendimendu

Sinonimoak
emaitza
Gaztelaniaz
rendimiento
Kategoria gramatikala
izen

Aurretik jasandako ustezko laido edo eraso baten zigor gisa burutzen den mendeku gisako ekintza.

errepresalia

Gaztelaniaz
represalia
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
mendeku

Bahiturik edo preso dagoen pertsona edo talde bat aske uzteko ordaintzen den dirua edo ematen diren ondasunak.

erreskate

Sinonimoak
bahisari
Gaztelaniaz
rescate
Kategoria gramatikala
izen

Zerbaiten trukean emandako saria.

erretribuzio

Sinonimoak
ordainsari
Gaztelaniaz
retribución
Kategoria gramatikala
izen

Zerbait eskertzeko dirutan ematen den ordainsaria.

eskusari

Gaztelaniaz
propina
Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
eskupeko

Zola espartuz eta gainaldea oihalez egindako oinetakoak.

espartin

Zer
jantziak
Gaztelaniaz
alpargata
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
pluralean
Sinonimoak
abarketa, apreta

Aurretiko asmo eta nahi bati jarraiki.

espreski

Gaztelaniaz
expresamente
Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
espresuki

Zehazki, argi eta garbi, zalantzarik gabe.

espreski

Gaztelaniaz
precisamente
Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
hain zuzen

Lantegi edo enpresa.

establezimendu

Gaztelaniaz
establecimiento
Kategoria gramatikala
izen
Esparrua
ekonomia
Sinonimoak
establimendu