Advanced Search
Search Results
452 total results found
Ateetan jarri ohi den metalezko zilindro txikia, markora itsasitako beste pieza batetik sartuz, atea itxita eta beste aldetik itxita edukitzeko erabiltzen dena.
kisketa
Ate aurrean erantsi ohi den metalezko pieza lodia, hura gora eta behera mugituz eta horrela atean kolpeak eginez etxe barruekoei deitzeko erabiltzen dena.
kisketa
Haurrak ezkutatu eta bilaka aritzeko jolasa.
kuku-gordeka
Lucanus cervus, kakalardo mota bat, zeinaren ezaugarri nagusia diren arraren adar itxurako masailezur luzeak.
kukulunbera
Argia emateko mutur batean lasto-sorta bati su emanez erabiltzen den eskuko tresna.
lastargi
Irakasle-ikasketak.
magisteritza
Fragaria landare-generoko fruitu gorri txikia, bihotz forma duena.
mailuki
Eskolako irakasle emakumezkoa.
maistra
Ate edo leiho bati txertatutako pieza, hura biratuz ireki eta ixteko erabiltzen dena.
maratila
Legatz umea, tamaina txikikoa, kilo bat inguruko pisua duena.
merlenka
Hatzamar puntak estaltzen ez dituen eskularrua.
mitoi
Artilea mozten duen pertsona
motzaile
Hautsa kentzeko lumaz edo beste materialez egindako eskuila moduko esku tresna txikia.
mustuka
Beste baten etxean diru edo mantenu trukean lan egiten duen emakumea.
neskame
Eskuz eramaten den orga edo gurdi txikia, gurpil bakarrekoa edo bikoa, bi heldulekuarekin, eta gauza txikiak garraiatzeko erabiltzen dena.
orgatila
Ibilgailuak, bereizki ontziak eta hegazkinak, gidatzeko ekintza, teknika eta lanbidea.
pilotutza
Gehienetan kolore biziko bi hego dituen <i>Lepidoptera</i> intsektuen helduaroa.
pinpilipauxa
Clupea harengus espezieko arraina.
sardinzar
Horretarako ikasketak eginda eta trebatua, pertsonen gaixotasunak sendatze aldera, haiek diagnostikatu eta tratatu egiten dituen profesionala.
sendagile
Trontzan diharduen pertsona.
trontzalari