Advanced Search
Search Results
673 total results found
Mahai edo banku baten gainean zutabe bertikal bati atxikia finkatzen den zulagailua, doitasun handiko zulaketak egiteko erabiltzen dena.
zutabedun zulagailu
74 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa, trantsizio-metala, gris kolorekoa, oso gogorra eta fusio-tenperatura oso altua duena, bonbillak edo anpoilak egiteko erabilia, besteak beste.
wolfram
Lurzoruaren propietate fisiko eta kimikoak ikertzen dituen jakintza-arloa, bereziki izaki bizidunen habitata den aldetik.
edafologia
Xafla zabala duen zerra, eskutoki bakarrekoa eta zurezko pieza lodiak mozteko erabiltzen dena.
zerrote
Eskuzko lanabesa, altzairuzko punta gogorrekoa, mailu-kolpe baten bidez pieza metaliko batean zulatu beharreko puntua seinalatu eta barautsa ez irristatzeko zulotxoa egiteko erabiltzen dena.
granete
Punta zorrotz eta gogorra duen lanabes metaliko luzea, gainazal metaliko batean marraztatzeko erabiltzen dena.
punta marrazle
Buru biribila duen mailua, metalezko xaflei forma eman, pieza metalikoak doitu, errematxatu edota orokorrean metalgintzan kolpe doiak emateko erabiltzen dena.
mailu burubiribil
Irudiaren kredituak: Securiger- Commons
Pattar.
aguardient
Hartzitutako substantzien destilaziotik ateratzen edari alkoholduna.
pattar
Destilazioz ateratako edari biziari beste substantzia batzuk gehituz lortzen den edari aromatizatua.
likore
Destilazioz ateratzen den edari alkoholduna, batzuetan horri fruituak, landareak edo bestelako gaiak gehituz.
edari bizi
Anisean basaranak mazeratuz lortzen den edari bizi edo likorea.
patxaran
Abereen produktibitatea gehitzeko genetika eta hazkuntza teknikak garatzen dituen jakintza-arloa.
zooteknia
Gariaren eta beste zerealen alea, ehoketaz hauts bihurtua eta ogia egin eta beste janari batzuk prestatzeko erabiltzen dena.
irin
Lactuca sativa, kukulu batetik ateratzen diren hosto berde zabalak dituen landarea, entsaladak prestatzeko erabili ohi dena.
uraza
Txitxirio.
garbantzu
<i>Cicer arietinum</i>, urteroko landare lekaduna, hazi biribil jangarriak ematen dituena; landareak ematen dituen hazia.
txitxirio
Patata.
lursagar
Uretan ariketa fisiko aerobikoak egitean datzan kirola.
aquagym
<i>Solanum tuberosum</i>, Amerika jatorri duen urteroko landarea, haren tuberkulu jangarriak lortzeko barazki gisa hazten dena.
patata