Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2715 total results found

Aurrez adierazitakoari  buruz zalantzarik ez dagoela, argi eta garbi dagoela, baieztatu edo nabarmentzeko.

bai horixe

Gaztelaniaz
claro que sí, sí por cierto
Sinonimoak
horixe baietz
Oharrak
Tradizio zaharreko esamoldea da, bere sinonimoa den horixe baietz ez bezala.
Kategoria gramatikala
interjekzio

Asteko bosgarren eguna, ostegunaren ondorengoa eta larunbataren aurrekoa.

bariku

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
viernes
Euskalkia
bizk

Naturari eta izaki bizidunei buruz, gizakiak ukitu edo menderatu gabea.

basati

Gaztelaniaz
salvaje
Kategoria gramatikala
izenondo

Etxe batera sartzeko gela edo espazioa, beste solairu eta geletarako sarbide gisa ere erabiltzen dena.

bebarru

Sinonimoak
atari, ezkaratz
Gaztelaniaz
portal, zaguán
Kategoria gramatikala
izen

Lehenik eta behin, lehenbizi.

behin-behinekoz

Kategoria gramatikala
aditzondo
Gaztelaniaz
en primer lugar, primeramente

Zerbait oraingo honetan gertatu dela adierazteko, bereziki inoiz ez gertatu eta berriz ere gertatzekoa ez denean.

behingoagatik

Gaztelaniaz
por una vez
Ingelesez
for once
Kategoria gramatikala
aditzondo

Aurrez erabakitako asmo jakin eta zehatzez.

beren-beregi

Kategoria gramatikala
aditzondo
Sinonimoak
espreski, propio
Gaztelaniaz
expresamente

Aurrez baieztatu, onartu edo erabakitako zerbait baliozkoa dela eta indarrean dagoela adierazten duen ekintza.

berrespen

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
confirmación

Igeri egitean, besoa aurreratuz eta atzera bultzatuz egiten den mugimendu bakoitza.

besakada

Esparrua
kirola
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
brazada [movimiento]

Betazpi handiak eta nabarmenak dituena.

betazpitsu

Gaztelaniaz
ojeroso, ojerosa
Kategoria gramatikala
izenondo

Hormigoia, zementua eta hartxintxarrak batzen dituen nahasketa, eraikuntzan erabiltzen dena.

betoi

Esparrua
arkitektura
Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
hormigón
Euskalkia
ipar

Bortitz, gogor, bihurri edo basatia dena hezi eta mendean hartu.

bezatu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
amansar. domar, domesticar

Hotel eta bestelako ostatuetan, eskaintzen diren ohe edo leku guztietatik aldi jakin batean zenbat bete diren adierazten duen portzentajea.

betetze maila

Gaztelaniaz
nivel de ocupación
Kategoria gramatikala
izen

Betazalak ireki eta ixteko mugimendu errepikakorra.

betikara

Gaztelaniaz
parpadeo, pestañeo
Kategoria gramatikala
izen

Pertsonen bilera, bereziki gai batzuei buruz informatu eta eztabaidatzeko egiten dena.

bilkura

Kategoria gramatikala
izen
Sinonimoak
batzar, bilera
Gaztelaniaz
reunión, asamblea, concilio, cónclave

Boterea erabiltzeko modu maltzur eta inposatzailea.

boterekeria

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
autoritarismo

Argiak sorrarazten duen dirdira bizia, bereziki bat-batekoa eta laburra denean.

bristada

Kategoria gramatikala
izen
Gaztelaniaz
destello, resplandor

Oihal batetik hari mehea behin eta berriz pasaz erliebezko apaingarria egin.

brodatu

Kategoria gramatikala
aditz
Gaztelaniaz
bordar

Buruzagi denaren jarduera eta kargua.

buruzagitza

Gaztelaniaz
jefatura
Kategoria gramatikala
izen

Txontxogilo eta antzekoei buruz, dantza egiteko eragin.

dantzarazi

Gaztelaniaz
hacer bailar
Kategoria gramatikala
aditz